Bikoiztu egin dira Gatibuk Euskaldunan eskainiko dituen emanaldiak
Bina saio egingo dituzte hilaren 9 eta 10ean, 13:00etan eta 19:15ean, edukieraren murriztapenera egokitu ahal izateko
Ostirala, 1 urtarrila 2021, 17:52
Gatibu rock talde bizkaitarrak lau emanaldi eskainiko ditu Bilboko Euskalduna jauregian, 2021eko urtarrilaren 9an eta 10ean, covid-19ak eragindako osasun krisiari aurre egiteko beharrezko prebentzio neurriei buruzko Eusko Jaurlaritzaren araudiak auditoriumaren edukiera murriztu duelako.
Euskalduna jauregiko arduradunek zehaztu dutenez, dagoeneko sarrera erosi duenak aukeratu egin beharko du saio hauetako edozeinetara joatea: urtarrilaren 9an, 13:00etan edo 19:15ean, eta urtarrilaren 10ean, 13:00etan edo 19:15ean.
Aktibatuta dago jada egun eta ordu berria aukeratzeko prozesua sarrera dutenentzat, www.euskalduna.eus webgunean. Gatiburen kontzertuaren estekan, eguna eta ordua hautatzeko lau aukerak agertuko dira; egun eta ordu berria aukeratu ondoren, ordaintzeko moduaren atalean, sistemak sarrera zaharren bilagailua sartzeko eskatuko du, eta sarrera berriak posta elektronikoz bidaliko dira.
Txartelak erosteko erabili den kanala edozein dela ere, sarrera guztiek erosketa bilagailu zenbaki propioa dute, 'ZZ00'-n amaitzen den 15 digitu eta karaktereren konbinazioa, barra kodearen goialdean. Birkokapena sarean egin daiteke, horretarako bilagailuaren zenbakia baino ez delako behar.
Euskaldunako leihatilak 12:00etatik 14:00etara irekitzen dira astearte eta ostegunetan, eta 18:00etatik 20:00etara asteazkenetik ostiralera.Itzulketa nahi izanez gero, beharrezkoa da idatziz eskatzea, taquilla.euskalduna@gmail.com helbidera mezu elektronikoa bidalita, sarreren kopia bat erantsita. Abenduaren 30eko 12:00etan aktibatuko da itzulitako sarrerak gainerako ikus-entzuleei saltzeko prozesua