Borrar
Kherau

'Banoa' single berria aurkeztu du Kherau taldeak

'Phrolck' diskoan' blues, goespel edo countryaren ukitua nabarmendu du boskoteak

DV

Larunbata, 18 iraila 2021, 13:02

Comenta

Kherau taldeak 'Phrolck' diskoko 'Banoa' single berria aurkeztu du. Boskote bizkaitarrak ibilbide luzea du eta urte hauetan zehar aipatutakoaz gain beste bi disko kaleratu dituzte: Munduan Ortozik (2010) eta Aukhera (2014).

'Phrolck' azken disko honetan blues, gospel edo countryaren ukitua nabaria da. Hori bai, 'Kherau' taldeak berezko duen soinu propioa eta herriko melodiak baztertu gabe. «Hitzak eta konposizioak pertsonalagoak dira, malenkoniatsu edo festarako aproposak baina inoiz baino zainduagoak». Bidean hainbat oztopori aurre eginda, euskal musika herrikoian errotuta egon dira, baina beti urrats bat harago joanda.

Euskarazko folk garaikidea jorratzen duen taldeak tradiziozko tresnak erabiltzen ditu, nazioarteko folklorearen iturrietatik edaten du talde euskaldunak. Euren abestietan herri bertso sortak eta eurek sortutako testuak nahasten dituzte.

«Talde indartsua gara, baina tenpo leuneko abestiei ere tartea uzten badakigu», adierazi du taldeak. «Intimismoaren zertzeladek kontrastez beteriko errepertorioa areagotzen dute».

'Banoa' singlea. Kherau

Boskoteak 10 urte bete zituen 2020an. Haien webgunean dioten bezala «2010eko urri hartan Alexekin lehenengo aldiz elkartu ginen Gobelako lokal txiki txiki batean... Egun, lokal hartan ez genuke ziurtasun distantzia mantenduko».

Urte hauetan zehar, publikoaren arreta eta kritikaren begirunea lortu dituzte. Tradizio eta berrikuntza uztartzeko asmotan, lehenengo urratsetatik mantendu izan dute herri kantutegiaren eta propio sorturiko abestien arteko oreka, betiere, lehenengoei interpretazio garaikidea ematen dietelarik eta bigarrenetan pop edo rock estiloko egiturak jorratzen dituztelarik nazioarteko zein jatorrizko hainbat musika-tresna erabiliz.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Banoa' single berria aurkeztu du Kherau taldeak

'Banoa' single berria aurkeztu du Kherau taldeak