Borrar
DA
'Hartzea ematea DA!

Ahotsenean 34 talde edo bakarlari izango dira eta erdietan gutxienez emakumeren bat egongo

Durangoko Azokaren espazioko oholtzan izateko 108 eskari jasota «euskal musikaren erakusleiho indartsua» dela berretsi du beste urtebetez

Jon Agirre

Donostia

Astelehena, 4 azaroa 2024, 16:26

Comenta

Datorren abenduaren 5etik 8ra izango da 59. Durangoko Azoka eta hilabete eskasen faltan aurkezte dute 2024ko Ahotseneako programazioa. 34 musika talde edo bakarlari, emakume musikarien presentzia handiagoarekin eta belaunaldi arteko oreka nagusi izanda. «Euskal musikaren erakusleiho indartsua da Ahotsenea eta jaso diren proposamenen kopurua da horren adibide», nabarmendu dute antolakuntzatik. Izan ere, 108 eskari heldu dira epe barnean eta antolatzaileek aukeraketa egin behar izan dute. «Musikazaleek aurtengo proposamen berriak ezagutzeko aukera aparta izango dute, kantuak entzutean eurek ere abestuz eta kulturaren parte sentituz. Durangoko Azokaren aurtengo edizioaren lemak dioen bezala, hartzea ematea delako», azpimarratu dute.

Aurreko edizioekin alderatuta, Durangoko Azokaren antolakuntzak Ahotsenean izango den emakume musikarien presentzia handitu dela nabarmendu du eta, zehazki, taldeen erdietan emakumeren bat gutxienez egongo dela. Hori bai, era berean azpimarratu dute emakumeen presentzia eta ikusgarritasuna indartu arren, oraindik musikarien artean gizonak dira gehiengoa.

Musikari gazteen eta ibilbide luzekoen arteko oreka islatuko du egitarauak. Adibidez, Txopet, Xsakara eta TOC taldeak igoko dira Platerueneko oholtzara, baina baita Mikel Urdangarin eta Kokein ere. Beraz, belaunaldi arteko kultur transmisioaren eta hartuemanaren erakusle izango da egitaraua. Estiloei dagokienez, egungo panorama musikalaren aniztasuna igarriko da, rocka, rapa, elektronika eta folk doinuak uztartuz, besteak beste. Nabarmentzekoa da Araba, Nafarroa eta Ipar Euskal Herriko musikarien partaidetza haziko dela, eta horrela, lurraldetasunaren ikuspuntutik oreka lortzea izan da helburua.

Hauxe da Ahotsenea Musika gunean parte hartuko dute musikarien zerrenda osoa: Aho zakil konexion, Ainke, Albina Stardust, Ameba, Birkit, Durundi, Ekhi Lambert eta Haize Carricaburu, Eneritz Furyak, Ezpalak, Kai Nakai, Kaskezur, Keia, Kokein, Kuartz, Mikel Artieda eta Leire Berasaluze, Maskak, Mice eta Moxal / Odei Barroso eta Benizze, Mikel Urdangarin, Miriam Lujua, Nize, Neu Troia, Orhi, Mirari, Hok Ttuk Hamalau, Postal Kolekzionistak, Saji, Toc, Tu-K, Txopet, Ur, Xabaltx, Xabier Badiola, Xsakara eta Zinkha.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ahotsenean 34 talde edo bakarlari izango dira eta erdietan gutxienez emakumeren bat egongo

Ahotsenean 34 talde edo bakarlari izango dira eta erdietan gutxienez emakumeren bat egongo