Borrar
Urgente Largas colas en la AP-8 y la GI-636 en dirección a la muga
Huntza taldea

Agurraren aurretiko azken kontzertuak

Huntza taldea urriaren 11n Bartzelonan eta 13an Madrilen izango da, bigarrenean Nøgen donostiarren konpainiarekin

Jon Agirre

Donostia

Asteartea, 19 iraila 2023, 12:16

Comenta

Huntza taldeko kideek pasa den otsailean jakinarazi zuten sare sozialetan zabaldutako mezu baten bitartez. «Bihotzak eta buruak» hala eskatuta, «arnasa hartu eta indarberritzeko astia» behar zutela jakinarazi zuten. Ordutik eskainitako emanaldi bakoitza oso berezia izan da eta nabarmen erakutsi du zaleekin lotutako lotura.

Azken kontzertua 2024ko otsailaren 3an Bilboko Miribillan izango zela jakinarazi zutenean sarrerak ziztu bizian hasi ziren saltzen. Behin betiko izango da legatu hori, eta desio horrekin utziko ditu oholtzak Huntzak: «Argiak itzaltzean piztuta jarrai dezala Huntzaren musikak, plaza zein kaleak, tabernak eta gaztetxeak, etxeak eta barrenak dantzan jartzen».

Zaleentzat zorionez, 'Azkena balitz bezala' deituriko bira honetan hainbat dira eskaini dituzte kontzertuak eta, ildo horretan, beste bi gehitu dituzte zerrendara: urriaren 11n Bartzelonan (Razzmatazz 2 aretoan) eta 13an Madrilen (Eslava Antzokian) eskainiko dituztenak. Sarrerak jada salgai daude taldearen zein aretoen webguneetan. Era berean, Balentziako Festardor jaialdian ere izango dira.

Gainera, jakinarazi dutenez Madrilen eskainiko duten kontzertuan ez dira bakarrik izango, haiekin izango baita oholtzan Nøgen talde donostiarra.

2014an unibertsitate giroan sortua, lehen agerpena 2016ko martxoan egin zuen Huntzak eta ordutik 250 kontzertu inguru eman ditu, 30 kantutik gora sortu eta hiru disko argitaratu ditu: 'Ertzetatik' (2016), 'Xilema' (2018) eta 'Ezin ezer espero' (2021).

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Agurraren aurretiko azken kontzertuak

Agurraren aurretiko azken kontzertuak