Borrar
Maus komikiko irudia.

'Maus' komikia, euskaraz ekaina amaierarako

Julen Gabiria idazle eta itzultzaile galdakoztarra nobela grafiko historikoa itzultzen ari da Astiberri argitaletxeak eskatuta

Jon Agirre

Donostia

Igandea, 30 urtarrila 2022, 13:16

Comenta

Komikigintza eta, batez ere, honek zuen oihartzun mediatikoa errotik aldatu zuen. Lehenik 1980 eta 1991 urteetan aleka argitaratu zen 'Raw'-n, Art Spiegelman berak eta Françoise Moulyk gidatutako aldizkari abangoardistan. Ostean, ia 300 orriko lana bi bolumenetan argitaratu zen 1986an eta 199an eta, azkenik, 'Maus' izenpean bolumen bakarrean. Abiapuntua 1972an marraztutako hiru orriko tira izan zen. Gerora etorri ziren bere aitari egindako elkarrizketak. Eta arrakasta. 1992an Pulitzer saria erdietsi zuen, halako errekonozimendua lortu zuen lehen nobela grafikoa. Jasotako sarien zerrenda luzea bezain oparoa izan zen.

42 urte geroago eta Julen Gabiriak egindako lanari esker 'Maus' euskaraz irakurtzeko aukera izango da. Hala jakinarazi du Galdakaoko eta Usansoloko Binke aldizkariaren bidez zein bere sare sozialetan. Gai nagusia naziek juduen aurka egindako jazarpena da eta horretarako erabilitako iruditegia izan ohi da nabarmenduenetako bat. Holokaustotik bizirik atera zen aitaren esperientzia da istorioaren euskarrietako bat, baita Spiegelman beraren oroitzapenak ere.

Aldizkariari eskainitako elkarrizketan aipatzen duenez ohiko lanpostuan bi hilabeteko eszedentzia eskatu du Gabiriak. Eskaria Astiberri argitaletxeak egin zion pasa den azaroan eta aste luzetako prozesuaren ostean ekaina hasierarako amaitua izatea espero duela aipatu du. Noiz argitaratuko den oraindik ez du jakinarazi Astiberrik, nahiz eta espero den urte amaiera aurretik euskal irakurleek 'Maus' lanaren azken itzulpena euren eskuetan eduki ahal izatea.

Gabiria 'Connemara gure bihotzetan' edo 'Han goitik itsasoa ikusten da' liburuaren egilea da, besteak beste, eta zenbait itzulpen ere egin ditu, esaterako Ander Izagirerren 'Beruna Patrikan' edo 'Amona eta beste hamar'. Egun Eusko Jaurlaritzan itzultzaile lanetan ari da

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Maus' komikia, euskaraz ekaina amaierarako

'Maus' komikia, euskaraz ekaina amaierarako