Borrar

Martxoaren 9an amaituko da 36. Gazteen Antzerki Topaketan izen-emateko epea

Jasotako proposamenetatik gehienez 20 talde hautatuko dira junior eta senior kategoriatan banatuta

J. Agirre

Astelehena, 10 otsaila 2025, 12:36

Comenta

Antzezle, sortzaile edo ikusle bezala gazteria eta antzerkiaren arteko harremana sustatzea, «kultura ekitaldietara joateko eta haietaz gozatzeko ohitura» bultzatzea, helburu duen Donostiako Gazteen Antzerki Topaketaren 36. ediziorako izan-ematea zabalik da martxoaren 9a arte. Halaber, gazteak motibatu nahi ditu haien sormen prozesuan aurrera egin dezaten, beren kultura ekoizpenaren hedapena bultzatuz.

Partaideek 14 eta 30 urte bitarte izan beharko dituzte eta lehentasuna izango dute Donostiako ikastetxe, unibertsitate, antzerki eskola eta talde independenteek. Azken hauen kasuan, taldeko partaideen erdiak gutxienez hirian erroldatua egon beharko du. Izena emateko, eskaera inprimakia eta antzezlanaren argazki adierazgarri bat helarazi beharko dute gazteria@donostia.eus e-postara.

Talde hauek mota askotakoak direla eta bukaeran sari batzuk banatzen direla kontuan izanda, 2 kategoria bereizi dira adinaren arabera. Jasotako proposamenetatik gehienez 20 talde hautatuko dira, aipatutako sailetan: junior kategoria, 14-18 urte bitartekoak, eta senior kategoria, 18-30 urte bitartekoak. Oinarrietan zehaztua dago 18 lanetatik 10 euskaraz, 7 gaztelaniaz eta bat ele bitan izango dela.

Epaimahaia Maria Blancok, Luix Mitxelenak eta Omar Sinaik osatuko dute eta sari-banaketa ekainaren 15ean izango da.

Donostia Kulturaren babestuta, emanaldiak Lugaritz, Egia eta Intxaurrondo kultur etxeetan, Antzoki Zaharrean, Viktoria Eugenia klub aretoan eta Kontadoresek aurrera eramango dituzte maiatza eta ekaina bitartean.

2024an izan zen 35. edizioan 18 antzezlan eskaini ziren Donostiako sei agertokitan, Victoria Eugenia Antzokiko Club Aretoa, Antzoki Zaharra, Gazteszena, Lugaritz, Kutxa Fundazioa Kluba eta Kontadores.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Martxoaren 9an amaituko da 36. Gazteen Antzerki Topaketan izen-emateko epea

Martxoaren 9an amaituko da 36. Gazteen Antzerki Topaketan izen-emateko epea