Borrar
Zuhaitz Gurrutxaga eta Ander Izagirre, liburuaren euskarazko bertsioarekin. Ander Izagirre
'Txapeldunorde'

Zuhaitz Gurrutxagaren biografia euskarara ekarri dute

Ander Izagirrerekin idatzi zuen 'Subcampeones' liburua arrakastasua Joxe Mari Berasategik itzuli du

Itziar Altuna

Donostia

Larunbata, 18 urria 2025, 18:22

Comenta

Zuhaitz Gurrutxagaren biografia kontatzen duen liburua euskararaz argitaratu du Libros del K.O. argitaletxeak, 'Txapeldunorde'. Ander Izagirrerekin batera idatzia, Realeko jokalari ohiak umore finez kontatzen du bere osasun mentalaren hondamena futbolari profesional bihurtzeko ametsa bete ondoren. 'Subcampeón' izenburuarekin kaleratu zuten liburua duela bi urte, eta orain euskarara ekarri dute, Joxe Mari Berasategiren itzulpenarekin.

Gurrutxagak bere bizitzari buruzko liburu bat idatzi nahi zuen eta Izagirreri proposatu zion elkarrekin egitea. «Gutxitan jaso dut hain opari zoragarria», onartu du idazle donostiarrak. «Zero ale salduko balira ere, Anderrek nire bizitza kontatuta edukitzea opari bat da«, adierazi zuen orduan Gurrutxagak. Baina liburuak arrakasta handia izan du. Horrenbeste, LALigak liburuaren ale bana helarazi ziela Lehen eta Bigarren Mailako jokalari guztiei iaz.

Zuhaitz Gurrutxagak bere bizitzako ametsa bete zuen 19 urterekin: Realarekin Lehen Mailan debutatzea. Gipuzkoako harrobiko harribitxiak zaleak eta prentsa liluratu zituen, baina gero eta presio handiagoa sentitzen hasi zen. «Zelaian huts egiteko beldur handia neukan. Futbola gorrotatzera iritsi nintzen, ikaragarri sufriarazten zidan-eta», gogoratzen du. Udako gau batean, buruak eztanda egin eta pentsatu zuen betiko erotu zela. Ez zuen hitzik gertatzen zitzaiona izendatzeko, ez zen ausartzen inori kontatzen, eta futbol zelaietan ahal bezala disimulatzen saiatzen zen.

Gurrutxagak Realarekin txapeldunorde titulua lortu zuen egunean bertan, ama hain harrituta geratu zen haren portaerarekin, ze zoriz topatu psikologo bat eta haren kontsultara eraman zuen. Gurrutxaga gainbehera joan zen Lehen, Bigarren, Bigarren B eta Hirugarren Mailako taldeetan jokatuz, borrokan ziharduen bitartean antsietatearen, depresioaren eta trastorno obsesibo-konpultsibo larri baten kontra.

Bitxiena da sekula ez zuela galdu umorea. Honela, botak eskegi zituenean, eszenatokietara igo zen monologo oso dibertigarrietan kontatzera futbol profesionaleko barrunbeak, bere batailatxoak, kirolean eta sexu kontuetan izandako deskalabruak, era askotako porrot ezin xelebreagoak. Bere umore sen sakon eta samurrari esker, bakeak egin zituen futbolarekin eta bere buruarekin.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Zuhaitz Gurrutxagaren biografia euskarara ekarri dute

Zuhaitz Gurrutxagaren biografia euskarara ekarri dute