Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Ane Labaka, Beatriz Egiazabalekin batera, 'Erradikalak ginen'-en saio batean. Hortik datorkio izenburua saiakerari.

Umorearen gibeleko hutsuneak, ikuspegi feministatik azaleratuak

'Algara mutilatuak' saiakera argitaratu berri du Ane Labaka idazle, zutabegile eta bertsolariak, Susaren Lisipe sailean

sara aranburu

Larunbata, 3 apirila 2021, 11:59

Comenta

Ane Labaka idazlea, zutabegilea eta bertsolaria da; sormenez beteriko emakumea. Izan ere, 'Txakur Gorria' izeneko sormen kolektiboko kidea da, eta Beatriz Egizabal ipuin-kontalariarekin batera 'Erradikalak ginen' ikuskizuna sortu zuen, besteak beste.

Feminismo Ikasketetan lizentziatua ere bada Ane Labaka, eta oraintsu argitaratu du Susa argitaletxeko Lisipe sailean 'Algara mutilatuak' saiakera, umorearen gibeleko hutsuneak agerian jarri eta haiek ikuspuntu feministatik aztertzen dituen lana.

Aditzera ematekoa da saiakerari jarri dion izenburua Egizabalek 'Erradikalak ginen' emanaldian egindako hitz-joko bati zor diola. Antzezlaneko hizpidea mutilazioa da, eta hortik dator izenburua. Izan ere, umorean ezagunak eta ikusgarriak ez diren, baina aldi berean ohikoak diren mutilazioen inguruan dihardu liburuak, hala arlo sinbolikoan, nola kulturalean ere.

Mutikotze gaiari ere heltzen dio Labakak bere saiakeran, orain arte umorea, hitza eta ironia mutikoenak izan direlako. Haren hitzetan: «Umorea finean mutikoena izan da, baina emakumeok ez dugu ezer galtzeko». Saiakeran gai asko jorratzen dira, baina umorea eta genero sistema nagusitzen dira. Izan ere, umorea ikuspegi feminista batetik behatuta, hauteman dituen hutsuneak agerian jarri eta eraldaketa nahiz aurrerapausorako iradokizuna egin du Labakak.

Zehatzago esanda, batetik, genero sistemak umorearen garapenean duen eragina eta bestetik, umorearen erabilera genero sistemaren eragin horrekiko erresistentziarako bide moduan azaleratu ditu. Umorearen joko arauak, ezaugarriak eta hiztegia; umorearen norabideen hausnarketa; umorearen mugak, maiz hautematen nekezak eta ezkutuan egon daitezkeenak; umorea bertsolaritzan; umore berrietarako eraldaketa... Atalez atal, alde askotatik heltzen dio gaiari, ikuspegi feminista gailentzen delarik, aurreneko aldiz umorearen inguruko euskal ikerketetan.

Uxoa Anduagaren hitzaurrea daraman lana osatzeko, Ane Labakak emakume asko izan ditu bidaide. Beatriz Egizabal, Idoia Torregarai, Aitziber Garmendia eta Irantzu Barelarengana jo zuen, bai eta oholtzako kide dituen Alaia Martin, Uxue Alberdi, Nerea Elustondo, Onintza Enbeita, Amaia Agirre, Maialen Lujanbio, Nerea Ibarzabal eta Ainhoa Agirrezaldegirengana ere.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Umorearen gibeleko hutsuneak, ikuspegi feministatik azaleratuak

Umorearen gibeleko hutsuneak, ikuspegi feministatik azaleratuak