Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Haurrentzako liburuak Durangoko Azokan. borja agudo

Super-irakurleen bila dabiltza Gipuzkoako liburu-dendak

Haur eta Gazte Liburuaren Egunaren harira, irakurketa sustatzeko kanpaina egingo dute hilaren 16ra arte

m. imaz

Asteartea, 5 apirila 2022, 12:15

Comenta

Apirila, zalantzarik gabe, liburuaren hilabetea da, eta horrekin bat eginik irakurzaletasuna sustatzeko kanpaina jarri du abian Gipuzkoa Merkatariak Federazioaren barruan dagoen Gipuzkoako Liburudenden Elkarteak. Batetik, Haur eta Gazte Liburuaren Egunaren harira gazteenei zuzendutako kanpaina abiarazi dute hilaren 16ra arte, 'Super-irakurleen bila gabiltza!' lelopean. Kanpaina horren bitartez «irakurle txikiak saritu nahi ditugu, eta irakurketa sustatu nahi dugu haien artean», diote. Apirilaren 23an ospatzen den Liburuaren Nazioarteko Egunari begira ere badute beste kanpaina bat prestatuta, bakoitzarentzat ekintza desberdinak prestatu dituztelarik.

Gazteenei zuzendutako kanpainari dagokionez, Super-irakurlearen agiria sortu dute, eta apirilean zehar agiri horri zigilu bat jarriko zaio erosketa bat egiten den aldiro. Hiru zigilu lortzen direnean, haurrak Super-irakurlearen diploma jasoko du, haren irakurzaletasuna egiaztatzeko. Epea amaitzen denean, berriz, liburu sorta zozketatutako dira, diploma eskuratu duten haur guztien artean. Horrez gain, egun horietan %5eko deskontua egingo zaie 6-12 urte bitarteko umeentzat egindako erosketa guztiei.

Liburuaren Nazioarteko Egunaren inguruko kanpainaren leloa 'Mila esperientzia eta bat gehiago zure esku' da. Aurten «espazio digital baten aldeko apustua egin dute berriro «sektoreari balioa emateko, irakurzaletasuna suspertzeko eta liburuen inguruko elkarrizketak sortzeko». Horretarako, kanpainak bi osagai nagusi izango ditu: liburuen gomedioak eta liburu-sorten zozketa. Gomendioei dagokienez, liburu-denden aholkularitza lana ikusarazteko haien liburu gomendioak zabalduko dira sareetan (Facebook eta Instagram), horretarako sortu den @gipuzkoaliburudendak profilaren bidez.

Zozketari dagokionez, herritarrek ere zeregin garrantzitsua izango dute. Izan ere, beren kontuetan #LiburuzaleaNaiz edo #YoTambiénLeo traolak erabilita eta gipuzkoaliburudendak orrialdea aipatuta, liburuak gomendatzen dituzten irakurleek liburu-sorten zozketan hartuko dute parte. Horrez gainera, «kanpainan gizarteko hainbat arlotan onespena jaso duten pertsonen inplikazioa izango dugu, baita, jakina, herritar guztiena ere».

Kanpainan Gipuzkoako hainbat herritan kokatutako 27 liburu-dendak parte hartu dute. Honako hauek dira:

Liburu-dendak

  • Andoain. Librería Stop eta Ernaitza Liburudenda.

  • Arrasate. Elkar.

  • Beasain. Mirentxu.

  • Bergara. Elkar.

  • Villabona. Basajaun.

  • Donostia. Zubieta, Aritz, Hontza, Lagun, Garazi, Jiménez, Kaxilda, Generación X, Tobacco Days, Elkar Bergara kalea, Elkar Fermin Kalbeton, Donosti, Ubi, Idatz eta Ebla.

  • Elgoibar. Pitxintxu.

  • Errenteria. Noski!

  • Hernani. Elkar.

  • Irun. Elkar.

  • Tolosa. Elkar-

  • Zarautz. Garoa.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Super-irakurleen bila dabiltza Gipuzkoako liburu-dendak

Super-irakurleen bila dabiltza Gipuzkoako liburu-dendak