'Orkestra zooragarria' albumak eskuratu du 2025eko Etxepare saria
Gotzone Butron (Urduliz, 1965) idazleak eta Aitziber Raya (Murgia, 2001) ilustratzaileak ondua, 5.000 euro jasoko dituzte eta Pamielak kaleratuko du
Gotzone Butron (Urduliz, 1965) idazleak eta Aitziber Raya (Murgia, 2001) ilustratzaileak ondutako 'Orkestra zooragarria' albuma hautatu du Aitziber Akerreta ilustratzaileak, Idoia Sobrino liburuzainak eta Patxi Zubizarreta idazleak osatutako epaimahaiak 2025eko Etxepare sarian. Bientzat izango da 5.000 euroko saria eta Pamiela argitaletxea arduratuko da kaleratzeaz. Aurtengo edizion 29 lan jaso dira. «Musika eta fantasia maistraki elkarlotzen ditu, umorea ere txertatuz eta istorio dibertigarria bezain hezitzailea sortuz 'pilula liburua' izatera iritsi gabe», diote.
Ebazpenean « begiekin gozatzeko erakargarria» dela nabarmendu du epaimahaik eta, gutxitan bezala, «belarriekin entzuteko» modukoa dela. «Alde batetik, bikain eta neurritsu kontatuta dagoen istorio dibertigarria dakarkigu: ariak kantatzen aritzen den ama kantari bikain bat, animalietan ausartenak ere liluratzeko gai izateaz gain, egunerokotasuna itzulipurdikatzeko gauza dena», dio testuak. Hala, gizakiak eta piztiak harremanetan jartzeko era, «mundu paralelotan» jarri ez izana, goratu dute.
Azken emaitzako irudiak eta testuak «guztiz bat» datozela adierazi dute eta Ipuinaren bukaeran, gainera, QR batzuk daude istorioan zehar aipatzen diren musika lanak irakurri bitartean aditu ahal izateko. Izan ere, musika klasikorako gonbita oso presente da albumean zehar. Hiru kantu jasotzen dira
Butronek aurrez Bizkaiko Foru Aldundiko Ipuinak saileko 'Sardinerak' (2021) ipuina idatzi du, baita 'Nire Sarajevo, BizkaIdatz Jarraitzeko prest?' lehiaketari hasiera eman zion narrazioa. 2024an Karmele Igartua sorkuntza beka eskuratu zuen eta egun haurrentzako ipuinen sorkuntzan dabil buru belarri. Rayak Zerbikas-en gidak ilustratu eta infografia ilustratuak garatu ditu Gaudi Academia de Knowledge (Bartzelona) enpresarentzat.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.