Borrar
Dolores Redondo, ostegun honetan, Donostiako Alde Zaharrean. Sara Santos

«Nobela beltz garaikidearen izen txalotuenetakoa da Redondo»

Iker Elduayen

Donostia

Jueves, 3 de julio 2025, 21:05

Ez da Erein argitaletxeak Dolores Redondoren obra bat euskarara itzultzen duen lehen aldia. Bere katalogoan baditu hainbat titulu. «Egia esan ia Doloresen obra guztia Ereinen itzulita dugu. Baztanen saga, Planeta saria eta bere lehen obrak ere». Gipuzkoar argitaletxeko kideak sarrera «oso aberatsa», Redondok ondoren esan zuen bezala, egin zuen, donostiar idazlearen bibliografia guztia errepasatuz.

«38 hizkuntzatan itzulitako autore bat dugu gurekin, eta horietako bat euskara da. Suposatuko duzue ohore izugarria dela guretzat Doloresen lana gure sinadura izateak. Kritikak eta, batez ere, publikoak gehien txalotutako egileetako bat, idazle batek izan dezakeen saririk handiena baita: bere irakurleen fideltasuna», azpimarratu du Mujikak argitaletxearen izenean.

Egiari leial

Oraingoan, bere tetralogiaren bigarren liburua itzuli dute. «Miren Arratibel izan da itzulketaren nagusi. Ezin izan da gurekin egon, baina azpimarratzekoa da egin duen lana orain liburu honetaz goza dezazuen». 'Lorik egiten ez dutenak NASH' izendatu dute, gaztelaniazko Redondoren jatorrizko izenburuari leial. «Nobela zoragarria, lehen orrialdeetan harrapatzen zaituena eta egilea nobela beltz garaikidearen izen txalotuenetakoa dela berresten duena».

  • Izenburua: 'Lorik egiten ez dutenak NASH'.

  • Estiloa: Eleberria.

  • Argitaletxea: Erein.

  • Orrialdeak: 600.

  • Prezioa: 26 euro.

Itzulketaren arduradun a bezala, Mujikak esan zuen: «Dolores Redondoren estiloari esker, bere obra bera genero erabat berria bihurtu da, egungo nobela beltzaren azpigenero bat ere bai, true-crime-tik urruntzen dena. Nik 'mistic-noir' deituko nioke. Ez da magia, ez da iluntasuna, egiarekin leial izateko saiakera baizik. Izan ere, Baztango trilogia ospetsuaren egilearen idazteko era hain berezia zerbaitek definitzen badu, egiarekiko fideltasuna eta atxikimendua da», azken finean, bere idazle esentziaren definizio bera.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco «Nobela beltz garaikidearen izen txalotuenetakoa da Redondo»

«Nobela beltz garaikidearen izen txalotuenetakoa da Redondo»