Borrar
Ruben Ruiz gasteiztarrak irakasle gisa ezagutu ditu eleberrian agertzen diren Nafarroa Iparraldeko parajeak. e.a.

Mugalari eta kontrabandista arteko «bidaia iniziatikoa»

Benetako gertakarietan oinarritutako eleberri historikoa argitaratu du Ruben Ruiz idazle gasteiztarrak

n. azurmendi

Larunbata, 22 urria 2022, 12:42

Comenta

Ruben Ruiz (Gasteiz, 1973) ez da hasiberria literaturgintzan. Haur literaturan Euskadi eta Lizardi sariak irabazitakoa da, esaterako. Elkarrek argitaratu berri dion 'Beti mugan' (256 orriakde, 21 euro) eleberrian, baina, «salto bat eman du eta idatzi du abenturazko nobela bat hartzaile gazteentzat edo edonorentzat», Xabier Mendiguren editorearen arabera.

Irakasle gisa korritu eta ezagutu dituen Nafarroa Iparraldeko mugako herrietan kokatu du lehena duen nobela, 1936tik 1945era bitartean. Mattin protagonista gazteari toki eta garai berezi horietan egokitzen zaio haurtzarotik gaztarorako urratsak egitea. Osaba baztandarrak etxean semetzat hartu duen mutiko umezurtzak, alegia, kontrabandoa betikoa den eta II Mundu Gerran soldadu eta pilotu aliatuak Erresuma Baturako bidean jartzeko sortu zen Comète sare famatua jardun betean dagoen parajeetan biziko du abenturaz betetako «bidaia iniziatikoa».

Bi ardatz paralelo

Benetako gertakarietan oinarritutako nobelaren proiektua luzaz egileak gordeta, harik eta halako batean berreskuratu eta berriro ekin zion gaiaren inguruan ikertzeari. «Horrek lagundu zidan gaia kokatzen eta garai hartako testuinguruaren inguruko ideiak hartzen», adierazi zuen. ETBko saio batean Comète sarearen berri izateak idatzita zeukana berrikustera eraman zuen, eta azkenean sortu zen «paraleloan doazen» bi ardatz dituen nobela.

Izan ere, osabak kontrabandoaren munduan sartuko du Mattin, baina mugako lur horietan gaueko lan bakarrak ez dira kontrabandistenak, Comète sareko mugalariek ere bide horiek baliatzen baitituzte: «Cométe sarekoek nazien ezkutuan, kontrabandistak Guardia Zibiletik iheska». Azkenean, unore ukituak nahiz gertakari gogorrak tartean direla, elkartuko dira bi istorioak, eta Mattinek izango du idazlea «oso gustura» utzi duen garapena.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Mugalari eta kontrabandista arteko «bidaia iniziatikoa»

Mugalari eta kontrabandista arteko «bidaia iniziatikoa»