

Secciones
Servicios
Destacamos
'Nothing is impossible' leloa eta atzean duen guztia, «gure garaiaren ideologiaren muina», abiapuntu izanda «gaurkotasun erabateko» duen saiakera kaleratu du Iñigo Martinez Peña irakasleak 'Ezinezkoaren alde' (Elkar). Azpitituluan, 'Hutsunea egungo bizimoduan', dator testuaren ardatz nagusietako bat, ernamuin izan dena eta aurreko lanekin kontrastea egiteko balio izan diona: hutsunea. «Psikologia, soziologia eta politikaren inguruko elkarrizketa filosofiko» bezala definitu du lana.
Martinez Peñak xehatu duenez eslogan edo mantra horiek -'Just do it', 'Zure buruarengan sinisten baduzu ahal duzu', etab.- «muga guztiak gainditzera bultzatzen» gaituzte etengabe eta horri kritika egin nahi izan dio. «Atzean frustrazio handi bat dagoela uste dut, neke handi bat, eta bide hori oztopatzea edo zalantzan jartzea arnasgune izan daitekeela, maniobrarako tarte handiago eman dezakeelako, bizitza bizigarriagoa baten alde egin».
Izan ere, Xabier Mendiguren Elkarreko editoreak esan bezala mezu horiek «leku askotatik» jasotzen ditugu, konfort gunetik ateratzeko edo mugak gainditzeko deiekin, «autosuperazioa» funtsean. Honen aurrean «ondorioak aztertzera» deitu du «erabateko autoexijentzia, nekezia, errudun sentimendua, 'burn out' edo estresa saihesteko».
Egilea: Iñigo Martinez Peña.
Estiloa: Saiakera.
Argitaletxea: Elkar.
Orrialdeak: 160.
Prezioa: 17,5 euro.
Txanponaren beste aldean, zorionez «kontraesanak» baditugula ohartarazi du eta «dena ez dagoela esanda». «Zirrikitu horiek emankorrak izan ahal dira hutsune bezala pentsatuak». Hala, egileari «ezinezkoa hutsunearekin» lotu zaio eta liburua osatzen duten 19 ataletan zehar «gai konkreturen batean hutsune bat zabaldu» nahi izan du 'ezer ez da ezinezkoa' mantrari erantzuteko eta «hutsuneak nola gauzatu» hausnartzeko. Besteak beste ezagutza absolutua ezinezkoa dela giza jakituriak hutsuneak dituelako; maitasuna modu erromantikoan, esfera edo osotasun gisa ulertu beharrean hutsuneak partekatzearen arte gisa ulertzea eta osasun mentalean «zoriontasunaren promesatik at sendaezina onartzea norberaren eta besteen eromen dosiarekin»
'Mandamentu hipermodernoak' (2021) eta 'Pantailen garaipena' (2023) ostean epe laburrean kaleratutako hirugarren saiakera dela komentatu du Mendigurenek, baina Martinez de Peñak ez du uste «eferbeszentzia sortzaile batean» denik. Bere idatziak aurretik irakurritako liburuen fruitu direla azaldu du, baita «lagunekin izandako solasaldi edo bizipenen ondorio». Hala, azken honek hiru ernamuin, «mugarri edo pizgarri» izan dituela azaldu du.
Lehena Bilboko irakurle talde batean izandako solasaldian kokatu du. «Gabezia eta hutsunea bereiziz aritu ginen, ez dutela zertan gauza bera izan. Pentsatu genuen ea zein puntutaraino gure hutsuneak gabezia moduan interpretatzen ditugun eta horrela balitz nora erabiltzen ditugun. Ukitu ninduen». Idaztera eraman duen beste bulkadetako bat Jacques Lacanen ezinezkoaren inguruko aforismoa, «erreala dena ezinezkoa da», izan da. «Zergatik esan zuen hori? Gertatzen zaizkigun gauza errealenak gauza espero gabeak zirelako?», hausnartu du. «Gertatzen zaizkigun gauza errealenak gauza espero gabeak zirelako? Pentsatzen dut espero genuena eta gertatzen denaren arteko haustura dela eta agian hor ere topatzen dut hutsune bat. Horiek izan ahal dira mugarri edo pizgarri», gehitu du. Hirugarrena aurreko bi lanetan kokatu du, izan ere bere hitzetan «bizimodu hipermodernoa beteegi» dago, «pantailez gainezka» bizi gara eta «osotasun horiek zulatzeko bidea» izan daiteke liburua.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.