Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Igor Estankona idazlea USOZ

'Moskito', geruza sakonetara iritsi nahi duen hegaldi arina

Bosgarren poema-liburua argitaratu azken urte hauetan «literaturarekin harremana iruzkingintzaren bidez» izan duen Igor Estankonak

Nerea Azurmendi

Donostia

Osteguna, 12 martxoa 2020

Comenta

Igor Estankonak (Artea, 1977) bost poema-liburu argitaratu ditu orain arte, aurrenekoa («Anemometroa», 1998) eta azkena («Moskito», 2020) barne; kritika ordea ehunka poema-bildumari egin die, Argia astekarian eta Deia egunkarian argitaratzen dituen iruzkinen bidez batik bat. Poeta bezala berezkoa duena, iruzkingintzaren bitartez gainerako poetengandik ikasi duena eta azken hamaika urte hauetan pertsona eta idazle bezala izan duen bilakaera nahastu ditu Susaren eskutik kaleratu duen 'Moskito'-n.

Leire Lopez Ziluaga Susako editoreak Donostian egindako aurkezpenean azaldu moduan, liburuan badaude euliak, txoriak, hegazkinak eta bestelako zera hegalariak, baina moskitorik ez izenburutik harago. «Moskitoaren absentzia garrantzitsua da, irakurketarako pista bat ematen du, eta erakusten du agerian jartzen ez diren kontuek hartzen duten tokia», esan du.

Aurreko liburua -'Iratzeen esporak' (Susa, 2009)- kaleratu zuenetik igaro diren hamaika urteek izan dute eragina oraingoan. Tarte horretan «kritikaren bidez mantendu dut literaturarekiko lotura», esan du Estankonak; astia izan besteak beste du ikusteko «Lete eta Artzeren azken ekarpenak», promesak ziren ahotsak heldutasunera iristen, ahots berriak plazaratzen...

Denetariko lanak irakurri eta aztertu ditu, miresgarriak eta ez horren biribilak, eta, «irakurketa eta iruzkintzigarako irakurketa» ez izan gauza bera, asko ikasi du azken hamarkadan. Iruzkingintza ikastegi bikaina dela onartu du, markatu duela ere bai. Hala ere, berriro idazten hastean konturatu da «ahaztuta neukan poemagintza» ez dela lan erraza, eta ibili da «buruari bueltak eman eta eman poema puta bat idazteko».

Bat baino askoz gehiago idatzi ditu azken hamaika urteetan; «urte produktiboenak azkenekoak izan dira, eta produkzioa azkartu zuen liburuaren perspektibak», zehazti du. Poemak azken bertsiora eramateko nahiz, Leire Lopez Ziluagarekin lankidetzan, liburua osatzeko, ariketa bat izan da nagusi: kendu eta kendu, «kenduz eta kenduz» sortzen direlako poemak eta poema-liburuak. «Horregatik dira 80 eta ez 120».

Etorkizunera begirago

Aitatasuna, maitasuna, nazioa, memoria, idazketa... Gai askori tiraka osatu du liburua Estankonak. Izen propio eta toki desberdin asko ere eraman ditu poemetara -«dena dator nahastuta», esan du-, baina osagai horien guztien batuketak ez dakar nahasmendua. Lopez Ziluagak esan bezala, «berak eraikitako mundu literarioak lotzen ditu«, bere estiloak bateratzen ditu pieza denak.

Liburuaren egitura zehazteko orduan, aukeretako bat izan zen poemak gaika sailkatzea, baina azkenean, erritmoaren izenean, «hasi eta buka» irakurtzeko, horren bistakoa ez den beste ordena baten arabera sailkatzea erabaki zuten. Irakurleak ikusiko omen du, edonola ere, «nola doazen biltzen bizipen diferenteak».

Azken batean, ekarri duena da «nire egia, gezurrarekin edo egiarekin egina, eguneroko bat edo lan biografiko bat baino egiazkoagoa, poesiaren bidez egina delako». Hala ere, «ez oso fidagarria». Lotura zuzena egin du idazleak 'Moskito' honen eta 2009ko 'Iratzeen espora'-ren (Susa) artean, hartan jarritako zutabeen gainean hazi baita azken hau. Alde handiak daude ordea bien artean: «Aurrekoa oso atzera begirakoa zen. 'Moskito'-rekin ez nuen gelditu nahi lehenaldian eta memorian». Hartan bezala, honetan ere «denuntzia eta kritika badaude, baina zentzu positiboagoan. Nondik gatozen erakutsi nahi nuen, baina ez han gelditu».

'Moskito'-rekin nahi zuen, batik bat, «egitura arineko animaliak» berak egiten duen bezala -eta Borja Estankonaren azalak iradokitzen duen legez-, arintasuna baliatu geruza sakonetara iristeko. Eta, ahal dela, eltxoa bera bezain «inkietantea eta misteriotsua» den proposamena egin, harrigarria baita, haren ustez, ikustea animalia horiek «zein txikiak diren baina nola kondizionatzen duten gure bizitza».

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Moskito', geruza sakonetara iritsi nahi duen hegaldi arina

'Moskito', geruza sakonetara iritsi nahi duen hegaldi arina