Borrar
Pello Salaburu eta Xabier Euzkitze, liburu aurkeztu aurretik. Gorka Estrada
Pello Salaburu | 'Panfleto bat atzenduraren kontra'

Memoria gabe ez delako «benetako demokraziarik»

Pello Salaburuk indarkeria, «geurea zein Europakoa», ditu aztergai 'Panfleto bat atzenduraren kontra' (Erein) saiakerab

Jon Agirre

Donostia

Asteartea, 7 urria 2025, 16:01

Comenta

Euskal Filologia eta Hizkuntzalaritza izan dira beti Pello Salaburu alor eta esparru, «espezialitatea», haietan sentitu da «aditu» batik bat, baina azken boladan inguruan ikusirikoei ezin eutsi eta erantzuteko gogotik, «kontzientzia pizteko deia» den 'Panfleto bat atzenduraren kontra' (Erein) idatzi du. «Ezin dugu demokrazia batean aitzina egin orain arte gertatu dena isilduz, gertatu ez balitz bezala», salatu du Donostian egindako agerraldian. Alboan izan ditu Xabier Euzkitze eta Inazio Mujika editorea. Tartean beste lan batzuk egiten ari zen Salaburu, agerraldian azaldu duenez, eta plazaratutakoa ontzeko «gauza aunitz» irakurri dituela, bai Europari zein munduari buruzkoak.

Hiruek azaldu dutenez, eleberriaren ardatza «atzendura» da, maiz honen gainean eraikitzen delako historia eta hori «zergatik bihurtu de arriskutsu gizarte modernoetan». «Ez ahaztearen morala erakusten digu», iritzi du Mujikak. Hitzartzeetan ez dituzte gutxitan aipatu maiz entzun edo esaten diren 'ahantzi dezagun orain arte gertatua, segi dezagun aurrera' bezalako esaldiak. Horiei erantzun nahi die saiakerak, aldarrikatuz «edozein tokitatik begiratuta biktimak azkenaren azkenean geratzen» direnak direla. «Ez da oraingo kontua, historia osoan da konstante bat», gehitu du, baita «sufrimendua leku askotan» izan denez «hemen eta hemendik kanpo» izandakoak hartu dituela kontuan. Hala, irakurleak Italia, Argentina, Serbia eta Jugoslavia izandakoa, Irlanda... bisitatuko ditu «batetik bestera jauzika», Euzkitzek azaldu duenez.

Hain zuzen, Frantziaren memoria historikoak abiatzen du 'Panfleto bat atzenduraren kontra'. Yew uhartera da lehen bidaia, bertara erbesteratu baitzuten Philippe Pétain, «I. Mundu Gerran heroi, II. Mundu Gerran traidore». Urtero urtero François Mitterrand-ek loreak uzten zizkiola oroitu du Salaburuk eta nola judu komunitatea kexatu arte mantendu zen ohitura. «[Jacques] Chirac-ek amaitu zuen», gehitu du Euzkitzek. Halako hausnarketak dira ere nazien osteko Alemaniako gobernuetan sartutako nazizaleekin; Irlandako edo Jugoslaviako manifestazioekin, non «gauza oso gordinak babestu» ziren; Italiako mafiaren mendekuak edo 70eko hamarkadan Argentinako Montoneroak. Baita gertuagokoak, Yoyes esaterako. «Neurri batean salaketa da, baina beldurra ere ulertzen du. Esaten da 'jendeak ez zuen ezer ikusten', baina beldurrarekin ez dakizu zer egiten duzun. Gauzak ez dira hain errazak». «Salaburuk memoria historiako Europako gaitz kolektibo gisa azaltzen du eta oroimenaren etika aldarrikatzen du, justiziaren oinarria delako».

'Panfleto bat atzenduraren kontra'

'Panfleto bat atzenduraren kontra'
  • Egilea: Pello Salaburu.

  • Argitaletxea: Erein.

  • Estiloa: Saiakera.

  • Orrialdeak: 168.

  • Prezioa: 17 euro.

«Gure indarkeriak» aipaturik, Ereingo editoreak argi utzi du liburua irakurrita inork ez duela esango «alde bakarreko kontakizuna denik», ETAren garaiz eta «isiltasun kolektiboaz» hitz egiten baita, baina baita «GAL, Intxaurrondo, Lasa eta Zabala, Mikel Zabalza edo frankismoa. Era guztietako terrorismoak azaltzen dira». Hala, «gure gizartea gaixo» diotenen aurrean Mujikak iritzi du ez garela «salbuespena, Europaren ispilu» baizik.

Lehenik asmoa 50 orrialdeko panfletoa idaztea zen, honen zentzu klasikoan -«kritika politiko eta sozial zorrotz eta gogorra» egiteko testu laburra, «osagai ideologiko nabarmena»-, baina aipamenak pilatzen joan zen. «Inguruko batzuk irakurri, gustuko zutela esan eta halako hiru ditu azken emaitzak». Hori bai, argitu du ez dela testu akademikoa, soilik esandakoa zeinena den eta jasotzen duen liburuaren izenburua. Hizkera landua ere aurkeztea oso presente izan du.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Memoria gabe ez delako «benetako demokraziarik»

Memoria gabe ez delako «benetako demokraziarik»