

Secciones
Servicios
Destacamos
Txikitik eragiteko asmoz jaio zen 1545 argitaletxea eta ordutik pausoz pauso bidea egiten ari dira bi arimak mantenduz eta indartuz. Batetik, liburuen kaleratzea -iaz heldu ziren 'Migranteak', 'Ludwig eta errinozeroa' eta 'Puf'-; bestetik, kultur elkarte bezala Oiartzunen eskaintza zabala eskainiz.
Marxoak 19, 19:00. 'Idazle-kontzientziak eta idazketa-ibilbideak' solasaldi literarioa Uxue Alberdi, Danele Sarriugarte eta Iratxe Retolazarekin (Galdosenean).
Martxoak 22, 11:00. Ipuin kontaketa Yolanda Arrietarekin (4-7 urte).
Martxoak 22, 12:00. Ipuin kontaketa Yolanda Arrietarekin (8-12 urte).
Martxoak 23, 11:00. 'Luma Kantaria' solasaldia Joseba Sarrionandia eta Idoia Beratarbiderekin.
Martxoak 26, 19:00. Pote filosofikoa Iñigo Martinez eta Olatz Mitxelenarekin 'Pantailen garaipena' liburutik.
Martxoak 29, 10:30. Idazketa tailerra (12-18 urte).
Martxoak 30, 18:00. PUF bertso saio musikatua, Alaia Martin, Amets Arzallus eta Miren Artetxe.
Honen baitan aurkeztu dute martxoaren 19tik 30era izango den Literatura Plazara ekimenaren hirugarren edizioa. «Euskara, jalgi hadi plazara argitaratu zuen Bernat Etxeparek 1545. urtean; Literatura, jalgi hadi plazara diogu guk orain, literatur arnasgune izan nahi duen Oiartzun herritik», dio zabaldu duten oharrak.
Adin guztietako literaturazaleentzat egitarau oparoa dakarte. Lehen proposamena martxoaren 19an, asteazkena izango da Uxue Alberdi, Danele Sarriugarte eta Iratxe Retolaza idazleekin Galdosenean (Gurutze auzoa). 'Idazle-kontzientziak eta idazketa-ibilbideak' solasaldi literarioa izango dute hiruek.
Aste-bukaeran helduko da bigarren zita, hirukoitza gainera. Lehen biak martxoaren 22an, larunbata, izango dira Yolanda Arrietaren eskutik. 11:00etan 4 eta 7 urte bitarteko haurrei bideratutako ipuin-kontaketa izango da; eta 12:00etan 8 eta 12 urte bitarteko gaztetxoentzako ipuin-kontaketari idazketa tailerra gehituko zaio. Azkenik, igandean 11:00etan Udalbatza Aretoan Joseba Sarrionandia eta Idoia Beratarbide irakurleekin ariko dira solasean 'Luma Kantaria' ekitaldian.
Bigarren astean asteazken, larunbat eta igande eskema errepikatuko du antolakuntzak. Lehen egunean 19:00etan duela egun gutxi Iñigo Martinez irakasle eta filosofoak aurkeztutako 'Pantailen garaipena' liburua oinarri izango dute 'Pote filosofikoa' deituriko ekitaldian eta egilearekin batera izango da Olatz Mitxelena idazlea. Larunbatean, Ehuntze espazioan, 12-18 urteko gazteak buruan izanda ' Literaturan jolasa gauza serioa da' idazketa tailerra izango da 10:30ean eta, azkenik, igandeak 18:00etan Landetxe aretoan 'PUF bertso saio musikatua' egingo dute Alaia Martin, Amets Arzallus eta Miren Artetxek. Ainhoa Urienek gidatu eta Patxi Amulet eta Bastien Mariannek musikatuko dute.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.