Borrar
Urgente Retenciones en la N-I a la altura de Andoain, sentido Donostia, por un coche accidentado
Helena Azkarragaurizar ilustratzailea eta Yolanda Larreategui idazlea, ostiral honetako aurkezpenean. Usoz
«Lodifobia radarra martxan jarri behar dugu introspekzioa eta autokritika egiteko»
Yolanda Larreategui | 'Puta gorda'

«Lodifobia radarra martxan jarri behar dugu introspekzioa eta autokritika egiteko»

Yolanda Larreateguik 'Puta gorda' album-ilustratua aurkeztu du Helena Azkarragaurizarren ilustrazioekin

Jon Agirre

Donostia

Viernes, 17 de noviembre 2023, 15:33

Gizena dagoela entzutearen entzuteaz iritzia sinetsi eta bere burua autolesionatu egiten du 'Puta Gorda' album ilustratutako protagonistak. Yolanda Larreateguiren azken lanak, Helena Azkarragaurizarren ilustrazioekin, arazoa mahai gainean jarri eta hausnarketara behartuko du irakurlea, tantaka-tantaka pertsonaiak bizi duen mina bere sentituko duelako. «Liburuan adierazia dago ez dagoela 'gorda', gure buruan duen indarra azaldu nahi nuen», azaldu du egileak. Hala, «Eta bere buruagatik nazka sentitzen du eta hori da bizi duena, transmititzen duena. Puta mierda bat ere badela». Hori bai, album ilustratua «ez da errelato moralizantea», Azkarragaurizarrek matizatu bezala, irakurleari libre uzten baitio gauzak ikusi eta ondorioak ateratzeko. 2023an izan den XVII. Peru Abarka lehiaketan saritua izan da lana eta Ereinek argitaratu du.

Hausnarketa eragiteaz gain, lanaren oinarrian hausnarketa bat dago: emozio, ekintza edo egoera bati izena jarri arte ematen duela ez dela existitzen. «Apartekoa edo isilean, ezkutuan mantendu beharrekoa dela dirudi». Hala, azken boladan 'sortu' diren hitzen zerrenda luzea bota du Larreateguik -homosexual, pansexual, demisexual, espoileatu, anorexa, ortorexia, ghosting, ahalduntzea, bullyng, hater...- haurrez «existitzen ez zirenik» esan nahi ez duela argi utziz.

Agertzen ari diren terminoen artean lodifobian geratu da egilea, atzizkian berez beldurra esan nahi badu ere kasu horretan beste adiera bat hartzen duelako, «mespretxua, gutxiespena, amorrua, nazka». Are gehiago, Larreateguiren iritziz «lodi bazaude krimen bat egiten ari zarela dirudi» eta hainbat «ezaugarri egozten zaizkio doan: borondate falta, nagikeria, usain txarra, diziplina falta edo jaterakoan neurri falta» izatea bezalakoak. Are gehiago, egileak salatu du ezetz pentsatzen badugu ere, «denok garela» lodifobiko eta, beraz, «radar bat jarri beharko genukela martxan introspekzio lan eta autokritika bat egiteko».

Hala, esperientzia propiotik eta ingurukoenetatik abiatuta aurkeztu zuen proiektua literaturak «oihu egiteko, salatzeko, eta tripak urratzeko» balio behar duela defendatuz. Ostean Azkarragaurizarrek ilustrazioekin egindako lan «ikaragarria» goraipatu du trazu irregular eta koloreen erabilera deigarriarekin. «Mina ematen du», testuak bezala, eta hala istorio osoa «eztarrien korapilo» bihurtu da, «sokorro dei bat, isiltasunean oinazea eta ikusten ez den min zorra». «Puta Gorda bat izatea puta mierda bat da», amaitu du egileak.

'Puta gorda'

'Puta gorda'
  • Egilea: Yolanda Larreategui.

  • Ilustratzailea: Helena Azkarragaurizar.

  • Argitaletxea: Erein.

  • Orrialdeak: 40.

  • Prezioa: 17 euro.

Istorioak irakurlea lehen lerrotik harrapatzen duela azpimarratu zuen epaimahaiak, kide izan ziren Uxue Razquin Ereineko editoreak zein Mari Eli Ituarte Markina-Xemeingo euskara eta kultura zinegotziak azaldu bezala. Ildo horretan, Razquinek bigarren pertsonaren erabilera aipatu du indargune eta «forma esperimental» bezala. «Badirudi publikoari bideratutako testua dela eta, horrek, ezinbestean irakurlearen arreta eskatzen du, oso testu efektiboa da».

Horretaz gain orrietan barna «Puta Gorda» iraina behin eta berriro errepikatuz egileak aipua «arma» bihurtzen duela adierazi dute, «sinbolikoki oso potentea» eta irakurtzearen irakurtzeaz «irakurlea atsekabetzea lortzen duela zulagailua» balitz bezala. Testuaren indar hori Azkarragaurizarren marrazkiekin areagotzen da, bozgorailu lana egiten dute, «osotasuna» emanez, Ituarteren esanetan.

Ez da agerraldian egin den aldarrikapen edo defentsa bakarra, Razquinek zein Ituartek album ilustratuen alorrean helduentzako lanak argitaratzearen apologia egin baitute. Razquinek nabarmendu duen bezala «haurrak garenean gure buruari baimendu egiten diogu horrelako liburuak kontsumitzea eta gozatzea, baina urteak aurrera egin ahala gure unibertso eta imajinariotik desagertzen direla dirudi» eta, horregatik, Ereinetik halakoak babesten jarraitzeko asmoa aurreratu du. Ildo berean mintzatu da Ituarte. «Duela 20 urte hasi ginen eta indarra hartzen ari da, apurka. Helduenean gure aletxoa jarri nahi dugu ahal bada baldintzak hobetuz».

Ofizioz Larreategui Lehen Hezkuntzako irakaslea bada ere, ostiral honetan aurkeztutako album ilustratua ez da argitaratutako lehen lana. Are gehiago, 2023an eskuratutako Peru Abarka lehiaketa ere erdietsi du aurrez, zehazki 'Zaharrak berri, euriak' (2006) eta 'Bi txantxangorri haritz adarrean' (2020). Horiez gain 'Maddik ikusezina izan nahi du' eta 'Ur eta Lur', 39. Lizardi Saria, bereak dira.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco «Lodifobia radarra martxan jarri behar dugu introspekzioa eta autokritika egiteko»