Borrar
USOZ
Liburu zahar eta okasiozkoen azoka

Liburuak euro batera irailaren 11a arte

Datorren igandera arte Euskal Herriko, Madrileko, Valentziako, Huescako eta Leongo hamar liburu-dendak eta editorial batek ipinitako hogeita hamar postu izango dira eskura Gipuzkoa plazan

Osteguna, 1 iraila 2022, 12:27

Comenta

Urteroko ohiturei jarraiki, eta jada 37 dira Donostian atsedeneik gabe antolatu direnak, Liburu zahar eta okasiozkoen azokak Gipuzkoa plaza bere egingo du liburuzaleen plazererako. Pasa den ostiralean ireki zuten azoka eta datorren igandera arte, irailaren 11a arte, Euskal Herriko, Madrileko, Valentziako, Huescako eta Leongo hamar liburu-dendak eta editorial batek ipinitako hogeita hamar postu izango dira eskura.

Erabiltzaileek euren liburua topatzeko ordutegia honakoa izango da, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara, eta bertan liburu zahar zein okasiozkoak aurki ahal izateko dituzte. Lehenen artean aspaldikoak badira ere nagusi, besteak beste ehun urte baino gehiagoko aleren bat, berriagoak izanagatik ohiko salmenta dendetan topatzeko zailagoak direnak ere badaude. Orokorrean hauen salneurria euro batekoa izan ohi da, aurkezpenean Asier Muniategik, Euskadiko Liburu Azoken koordinatzaileak, nabarmendu bezala «kafe batek balio duena baino gutxiagoan aurki daitezke liburuak».

Okasiozkoen artean, aldiz, argitaletxeek aspaldi honetan merkatura atera ez dituztenak izango dira, jada deskatalogatuak daudenak. Azken hauen kasuan merkatuan baino ehuneko hogei merkeago saldu ohi dira Gipuzkoa plazako azokan. «Donostian %50a zaharrak dira eta beste %50a okasiozkoak», zehaztu zuen Muniategik.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Liburuak euro batera irailaren 11a arte

Liburuak euro batera irailaren 11a arte