Borrar
Iker Álvarez itzultzailea Japonen bizi da azken urteotan. Hizkuntza bere bizitzako alor oso garrantzitsua da.
Durangoko Azoka 2023

Komiki kultura zabaltzeko, manga euskaraz

Harriet argitaletxeak lau manga bilduma ditu 'Kabe' zigiluan eta 2024an Europara heldu ez den manga kaleratuko du

Jon Agirre

Donostia

Asteartea, 5 abendua 2023, 01:00

Comenta

Urte luzez estereotipo andana sortu dira manga edo anime hitzen bueltan eta «Europan frikientzako eduki bezala» ikusi dira, bigarren edo hirugarren mailako produktua balitz bezala. Ez aldiz Japonian, gizarte zabalarentzat ekoizten den produktua da-eta. «Oso industria itzela da, ia mundu guztiak ezagutzen du bere gustuko mangaren bat».

«Akats edo ezjakintasun» horri erantzuteko sortu zuen 'Kabe' zigilua Harriet argitaletxeak, Koro Murok azaldu bezala, eta haren baitan lau bilduma itzuli ditu azken bi urteetan Iker Álvarezek: 'Cube Arts', 'Heroines game', 'Dinosaurs sanctuary' eta 'Girls' last tour'. Harrieteko kideak «komiki kultura zabaltzeko eta hutsune bat betetzeko» eman zuten pausua, eurek argi izan dutelako beti «'Mortadelo eta Filemón', 'Asterix', 'Tintin' edo superheroienetatik harago, literaturan bezala genero mordoa» dagoela komikien munduan, besteak beste erotikoak, beltzak, historikoak edo itsasontzietakoak. «Ez da egia euskaldunak ez garela oso manga zaleak, soilik orain arte ez dela euskaraz irakurtzeko aukera izan», dio Murok. Adibide modura jartzen du Ziburu, Getxo edo Hernaniko komiki azoketan erakusmahaira gerturatu zaizkien gurasoen kasua. «Seme-alabek manga eskatzen digute, badaukazue? Euskaraz balego... Ez dute besterik nahi eta gaztelaniaz, ingelesez edo frantsesez erosi behar diegu».

Bidea, aldiz, «ez da batere erraza izan», Murok oroitu bezala. Lehen saiakerak argitaletxe edo talde handiekin egin zituzten, baina ez zuten erantzunik ere jaso. Álvarezek lagundu zien estrategia birplanteatzen. «Bestelako argitaletxe edo agenteekin jarri ginen harremanetan japonieraz geure neurriko ahalegina eginez: serie laburrak eta ahal bada gaztelaniaz argitaratuak ez zeudenak». Izan ere sektoreak berezitasun bat du, eskubideak ez dira ale edo istorio bakoitzerako erosten, bilduma osokoak baizik eta 30-50 edo 100 aleko bildumak ere badira. «Helburua egokiak eta onak aukeratzea zen».

Bide zail eta gogorra

Lehen langa gaindituta, prozesua bera ere gogorra eta luzea izan da Harrietentzat. «Japoniarrak mesfidatiak dira berez eta komertzialki ez zuten gure interesa ulertzen». Bidean edizio eta itzulpen lanekin tentuz jokatu behar izan dute gainera, oso zorrotzak baitira japoniarrak. «Hona iritsi arte hiru urteko lana dago atzean».

Hala, egun, lau bilduma argitaratzen ari da Harriet: 'Cube Arts', 'Heroines game', 'Dinosaurs sanctuary' eta 'Girls' last tour'. Gaitegi aldetik oso ezberdinak dira eta lehen aldiz gerturatzen den helduarentzat azkena gomendatzen du Álvarezek. «Ia poesia bisuala da, edozeinek irakurtzeko modukoa». Irakurleari zientzia fikzioa ekarriko dio gogora, «mundu post-apokaliptikoa baina lasaia. Gai oso sakonak lantzen ditu eta pentsarazten du», azaltzen du. Hain zuzen, horixe da Durangoko Azokari begira aurkeztuko duen nobedadeetako bat. Japonian bildumako sei kaleratu dira eta argitaletxeak bi izango ditu erakusmahaian. «2024an amaitzea da asmoa».

Marrazkiak artelan

Bigarrena 'Dinosaurs sanctuary' izango da, gaztetxoengana bideratutako planteamendua duena, baina alde didaktikoa ere asko zaintzen duena Álvarezen esanetan. «Ikertzaile batek aholkulari lana egiten du eta ezagutza sakon samarra eskaintzen du». Japonian bost atera dira eta hiru euskaratu ditu jada. Beste biak ere itzultzea da asmoa, Murok aurreratu bezala, «ale berriekin bezala, hauek helduko balira, noski».

Horretaz gain, jada Japonian itxitzat eman dituzten eta Harrietek argitaratu dituen 'Cube Arts' eta 'Heroines game' bildumak eskura izango dira, bakoitzetik plazaratu diren hiru aleekin. Lehena 'Shonen' izeneko abentura generotik gertu da, «'Dragoi Bola' edo 'One Piece' estilokoak» Álvarezek kokatu bezala, eta «gai sozial ilun samarrak agertzen dira tarteka». Bigarrenean «marrazkiak artelan hutsa» direla nabarmentzen du, «ametsen mundua» gertu duen giroan kokatzen dela eta «helburua elkar hiltzea» dela, 'Battle Royal' moduko batean. «Pertsonaia guztiak emakumezkoak dira eta presio sozialak eta emakumeen arteko harremanak oso grafikoki islatzen ditu».

Azkenik, 2023a urte berezia izan bada, 2024a ez da atzean geratuko, Europan argitaratu gabe dagoen Tomomi Usuiren 'Otaku bat jainko lanetan' kaleratuko baitu. «Oso harrera ona izaten ari da».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Komiki kultura zabaltzeko, manga euskaraz

Komiki kultura zabaltzeko, manga euskaraz