Borrar
Katixa Agirre, artxiboko irudi batean.
Katixa Agirreren 'Zinema festa bat da' plazaratuko dute

Katixa Agirreren 'Zinema festa bat da' plazaratuko dute

Euskadiko Filmategiak, Donostia Kulturak eta Donostia Zinemaldiak elkarlanean argitaratutako lana bihar aurkeztuko da

j. a.

Martes, 22 de noviembre 2022, 16:46

Miramar jauregiak festa berezi bat hartuko du Donostia Zinemaldiaren 70 urteak ospatzeko, eta hantxe bilduko dira komunean bi ezaugarri dituzten gonbidatu berezi samarrak: Donostia Saria jaso izan dute inoiz eta hilda daude egun. Hala abiatzen da Katixa Agirre idazle gasteiztarrak idatzitako 'Zinema festa bat da. Enkontru ezinezko bat Zinemaldiaren 70. urteurrenean' liburua.

Egileak agindu duenez, aipatutako festan «Lauren Bacall inoiz baino eleganteagoa agertuko da, Gregory Peckek lanak izango ditu egoera ulertzen, Max von Sydow dantza egitera etorri da, Agnès Varda dokumental bat egiten saiatuko da eta, nola ez, Bette Davisek anfitrioi lanak hartuko ditu bere gain». «Gaua sorpresez, ika-mikez, mozkorraldiz eta oroitzapenez beteko da. Azkenean denak ados jarriko dira: zinema festa bat da, eta ospatu beharra dago», azaldu du Agirrek.

Bihar, azaroak 23, aurkeztu dute lana Donostiako Tabakaleran, Literaktum jaialdiaren barruan. Ruth Pérez de Anucita Donostia Zinemaldiko Komunikazio arduraduna egilearekin solasean arituko da asteazkenean Tabakalerako zinema aretoan 18:00etan egingo den aurkezpenean. Sarrera librea da eta gonbidapenak Tabakaleraren webgunean erreserba daitezke. Ondoren, Ryusuke Hamaguchiren 'Passion' (2008) filma emango da Nosferatu zikloaren barruan -kasu honetan sarrera erosi behar da-

Liburua Donostia Zinemaldiaren laguntzarekin Euskadiko Filmategiak eta Donostia Kulturak euskaraz argitaratu dute liburua, Nosferatu Bildumaren X. zenbakia dena, hain zuzen. Lana Zinemaldia 70 zikloarekin batera kaleratu da. Urtarriletik abendura bitarte, Donostia Zinemaldiaren 70 urteak errepasatzen ari da zikloa, programaziotik igarotako hainbat titulu garrantzitsuren proiekzioekin, Donostia Zinemalditik jakinarazi dutenez.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Katixa Agirreren 'Zinema festa bat da' plazaratuko dute