

Secciones
Servicios
Destacamos
Jon Miranderi buruzko ikerketa-proiektu batekin irabazi du 18. Tene Mujika beka Mikel Soto (Iruñea, 1978) idazle eta editore ohiak. 2023ko deialdian aurkeztutako lanetatik nabarmendu du 'Mirande: Herriminez, ezin-minez' proiektua Idurre Eskisabelek, Eneko Bidegainek eta Cira Crespok osatutako epaimahaiak. Aurreko urteetan bezala, 6.000 euroko dirulaguntza jasoko du eta urtebeteko epea izango du.
'Mirande: Herriminez, ezin-minez' izenburua eman dio Sotok bere egitasmoari, eta bertan, duela ia 100 urte jaio eta orain dela mende erdi zendutako idazle paristarra eta haren obra hobeki ezagutzeko giltza batzuk eskaini nahi ditu: batetik, Bretainiarekin eta abertzale bretoiekin izandako harremanak ikertu, Miranderen bilakaeran funtsezkoak izan arren aski ezezagunak baitira euskaldunontzat; bestetik, Miranderen lan ezezagun batzuk topatzen saiatu, batik bat (baina ez soilik) bretoieraz idatziak; eta azkenik, Miranderen biografian hondarreko urteotan egin diren aurkikuntza guztiak bateratu, biografia osatu bat plazaratzeko, publiko zabalarentzat.
Bere iritziz «Mirande oso argi potentea da euskaldunontzat hain iluna izan zen XX. mendeko erdialdean eta, potente izateaz harago, Mirandek oso argi seduktorea irradiatzen» du eta haren bizitzari buruz «asko, gehiegi, dakigu» hari buruz, baina «ez dakigu» zer egin informazio horrekin. Hartara, ikerketa-ildo honekin «1948. urtean Telesforo Monzonen edota Jon Lostauren aurrean jeltzale, demokrata eta 'kristotar'» bezala aurkeztu eta «biolentoki aldatzear» den egileaz gehiago azaldu nahi du
Aurrez, 2020an 'Suak pizten direnean' poesia-liburua kaleratu zuen eta azken urteetan 'Deabruaren eskola' dibulgazio literarioko proiektu digitalean parte hartu du.
Debako udalak eta Elkar argitaletxeak antolaturiko beka honek Euskal Herriaren azken 60-70 urteetan izandako pertsona, talde, gertakari edo mugimenduren bati buruzko ez-fikziozko liburuak saritzen ditu. Sortu zenetik, hainbat dira bekari esker argitaratu diren lanak. Azken saritua Alaitz Melgar izan zen, etxean hainbatetan entzun zuen bere amonaren bizitzan sakontzeko. Neskame eta ama bakarra izan zen XX. mendean, amarekin askotan izan du mintzagai eta ingurukoei «anekdota» moduan kontatu izan diena. Haren bizitzan ikertu ostean, «etxeko historia» osatzeko eta amonaren «trauma horiek» sendatzen laguntzeko. 2024an zehar argitaratzea aurreikusten da.
Aurkezten azkena 2022ko deialdiaren garailearena izan da. Jon Artano kazetariak 'Anderik Ande' izenpean aurkeztu zuena 'Juana' liburuan plazaratu du. Andeko mendietan sei herrialde bisitatu zituen istorio bila, «zakukada istoriorekin» itzuli zen eta guztien artean Juana Perea eta bere familiarenak «indarra» eta «intentsitatea» bazuela konturatu ziren.
Juana zergatik hil zuten jakin nahi izan zuen Artanok, eta krimena gertatu zen tokira bidaiatu, lekukoekin mintzatu eta ikerketako agiriak arakatu zituen. Bere familiarekin ere hitz egin zuen, eta orduan jakin zuen bere aitona, Andrés Perea Gallaga, Jose Antonio Agirre lehendakariaren konfidantzazko gizona izan zela, eta honek, Guda Zibila aurrera zihola ikusirik, gobernuko altxorra Euskadik ateratzeko eskatu ziola. Azkenik, 1937an Bilbotik ihesi Bogotara iritsi zen Juanaren aitona bere familiarekin.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.