

Secciones
Servicios
Destacamos
Behar bat identifikatu, hura asetzeko ideia bat izan, gauzatu eta emaitza ona lortu. Paperak denari eusten diola esan ohi da eta Nerea Loiolak bigarrenez lortu du egia bihurtzea 'Azken denbora' (Erein) liburuarekin. Gaztaroan deskubritu zuen Loiolak 'Lasterketa amaigabea', «aukeratu zure abentura» estiloko lana, «Elkarrek ateratako eta azal gorria zuten» horietako bat eta duela parte bat urte halakorik euskaraz ez topatzea izan zen ekimenaren abiapuntua. Kasu honetan «scape book edo ihes liburua» egiturarekin konbinatzen du.
Eskapu bildumaren baitan aurkeztu zuen 2022an '7G Udalekuak' lana eta bide beretik jarraitu badu ere, oraingoan abentura zertxobait sakondu du, «egitura konplexuagoarekin, bide gehiagorekin eta luzeagoekin», Uxue Razquin Erein argitaletxeko editoreak adierazi bezala. Hala, 10-14 urte bitarteko gazteei bideratutako lan honetan «abentura aukeratzeaz gain enigmak ebatzi eta aurrera egin» beharko du irakurleak, istorioko benetako protagonistak. «Erabaki onak hartuz gero bere burua eta gizateria» salbatuko ditu irakurleak; aldiz «erabaki okerrak hartuz gero... Hobe erabaki onak hartu», gehitu du Loiolak umorez.
Egilea: Nerea Loiola.
Argitaletxea: Erein.
Bilduma: Eskapu.
Adin gomendatua: 10-14 urte.
Orrialdeak: 192.
Prezioa: 15 euro.
Eginbehar batek, bizilagun baten logela margotzeak, emango dio hasiera istorioari. Gela hartako «dena egingo zaio berezi, arraro» irakurleari eta han jazotako gertaera batekin etorriko da abentura. Ostean, istorioan aurrera egiteko erabakiak hartu beharko ditu planteatutako bi edo hiru aukeren artean, eta zazpi enigma planteatuko dira tramak «zein orritan jarraitzen duen jakiteko». Emaitza orri zenbakia jakiteko kodea izango da.
Egileak aurkezpenean azaldu duenez, enigma bakoitzak pista txiki bat du azpian «ebatzi ezinik badabil» edo laguntzarik beharko balu. Eta, gainera, amaieran irtenbidea ere ematen da hala beharko lukeenarentzat. Era horretara, irakurle gazteagoek ere liburuaz goza dezakete, baita irakurketan lagunduta ere. Adibide modura jarri du Loiolak bere 7 urteko semea. «Desiatzen dago etxera irits nadin liburuarekin».
'7G Udalekuak' izan duen harrera onak animatu du idazlea bideari jarraipena ematera eta aurreratu duenez ez da azkena izango: «Maiztasun bat ematea da asmoa. Oraindik ez naiz jarri berrien diseinuarekin, baina ideiak bost Nerearentzako adina ditut. Hor dago erronka». Izan ere, Razquinek azpimarratu duen bezala 'Aukera ezazu zure abentura' estiloko lanek «infraestruktura handia eskatzen dute, enigmak diseinatu behar dira eta istoriora egokitu». Hala ere, irakurleak hartatik gutxi nabarituko du, egitura narratiboak ez baitu zailtasunik. Egitura mantendu eta bidean ez galtzeko eskema bat izan du alboan Loiolak.
Arrakasta horren zutoinetako bat pertsonaiak dira, «arreta handiz» sortu dituenak Loiolak, bereziki protagonista eta haren lagunik onena. Edozein adin eta ezaugarrietako irakurlea protagonistaren azalean jartzea bilatu du idazleak eta, hartara, «iskin» egin die ezaugarri fisikoei eta izaera aldetik behar-beharrezkoak direnak soilik deskribatu ditu. Ildo horretan kokatzen da lagunik onena izendatzeko hautua, Kae, «genero markarik gabeko» izena.
Bigarrena landutako gaiak dira, «laguntasuna, boterea, ongizate pertsonala versus ongizate soziala, feminismoa, erabakiak hartzea, edo bigarren aukera» eta hauek «abenturaz eta intrigaz jositako istorio batekin harilkatu» izana.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El humilde y olvidado Barrio España: «Somos como un pueblecito dentro de Valladolid»
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.