Borrar
Pello Lizarralde idazlea, liburu aurkezpenaren aurretik. Gorka Estrada
Pello Lizarralde | 'Lanbroa'

Iraganaren zamak sortutako galderetatik idatzitako eleberria

Ezusteko topaketak ustez ahaztutako gertakariak oroitzera behartuko ditu Pello Lizarralderen 'Lanbroa' (Erein) liburuko protagonistak

Jon Agirre

Donostia

Astelehena, 15 apirila 2024, 17:30

Comenta

«Lanbropean eta ihesean» duela hogei bat urte auto baten barnean ihesean igarotako zazpi orduak kasi ahaztuak kolpez oroituko dituzte astelehen honetan Pello Lizarraldek (Zumarraga, 1956) aurkeztutako 'Lanbroa' (Erein) eleberriko pertsonaiek. Ordu hartan ez ziren biak borondatez murgildu, batak bestearen «patua markatu» baitzuen, eta espero gabeko elkar topatzea da eleberriaren abiapuntua. Larunbat arratsalde batean protagonistek, gizon eta emakume, merkataritza-gune batean «begiradarik gurutzatu ez arren, elkar ikusi dute», eta sortutako «asaldura izugarriak» barrenak mugituko dizkie.

Ostean irakurleak bi ahotsak «aldizkatuta» jasoko du istorioaren berri, «batek bizi izan zuena eta besteak bizi izan zuena» Lizarraldek azpimarratu bezala esfortzu gehien eskatu diona. «Oso zaila egin zait taxutzea, bakarrizketarekin irakurlea konbentzitzea, pertsonaien nortasuna eraikitzea». Istorioa gehiegi aurreratu nahi izan gabe, Lizarraldek ñabardura bat egin nahi izan du irakurlea buruan. «Lehen orriak igarota norbaitek izan lezake tentaldia irakurketa politikoa egiteko, baina inondik inora ez da nire asmoa izan» eta azalekoa utzita «hurrengo geruzara» igarotzen den orok «oso argi» ikusiko omen du.

Planteamendua aitzakia da idazlearentzat benetan interesekoa duena, «galderak», jorratzeko. «Ez dago ez proposamen, ez analisi ez ideiarik, soilik zailak egiten zaizkidan eta niretzat erantzun bat baino gehiago duten galderak. Hori interesatzen zait». Galdera horien oinarrian kokatu du Lizarralden iragana eta honek uzten duen «zama, bihurguneak, infernu txikiak». Era berean, 'memoria' kontzeptuaren baitan asko dagoela hausnartu du: bideak, hartzen duen ere oso zabala, adiera anitzak, etab. «Hitzetik hortzera erabiltzen den memoria horrek konnotazio argitsuak ditu, uste izaten da garai batean okertu dena zuzen dezakeela memori jardunak. Ez da beti hala izaten, bana memoriaren garrantzia ukaezina da eta hainbatetan azpimarratu den bezala denok memoria hutsa gara», bota du.

'Lanbroa'

'Lanbroa'
  • Egilea: Pello Lizarralde.

  • Argitaletxea: Erein.

  • Orrialdeak: 86.

  • Prezioa: 15 euro.

Inazio Mujika Ereineko kideak esan zuen bezala izenburua, 'Lanbroa', «gertatu zitzaigun horren metafora» da. Bat azaldu da idazlea, bertan «argi ikustea oso zaila» izaten dela gehituz eta gertaera dramatikoa denean esan ohi dugula «begien aurrean» dugula. Baina «gogoratzen denari» beti dagoenez lotuta «ahazten denak uzten duen hutsunea», irakurleak nabarituko du bi pertsonaia nagusien ahotsak ekarritakoa, oroitzapenak, beti ez datozela bat. Izan ere, aurrera egiteko ahaztu egin behar izan zuten eta orain gogoratuz «aspaldiko iluntasun hori» utziko dutela espero dute. Sortutako galderak batzuetan «absurdoak» izan daitezkeela onartu du Lizarraldek, baina «erruak eta hutsegiteak» pilatzen direnean «trumilka» datoz.

«Urteak joan egiten dira, baina maiz ez dago kontsolamendurik. Gustuko ditut honelako liburuak. Ez naiz terapeuta, hala geratzen bazara ba horixe. Istorioetan muinera joan behar da, arazoetan sartu, ustez konpondua zegoena azaleratu eta agian konponduko ez dela onartu. Aurrera egiteko saiakera egin behar da, agian konponduko ez dela jakinda«, hausnartu du idazleak.

Mujikaren aburuz «tramak minimora» ekarriak daude eta, beraz, egilearen literatura ezagutzen dutenek erraz identifikatuko dute, «efektismoetatik urrun», liburu honetan jasotzen den bezala. «Hildakoak egon zitezkeen, baina ez da gauza ikaragarririk gertatzen», xehatu du.

'Hilargiaren hotzikarak' (Ustela, 1978) poema bildumarekin eman zen ezagutzera Lizarralde, nahiz eta hura den egilearen saio bakarra, Mujikak agerraldian nabarmendu duen bezala ostean batik bat narratiba landu baitu zazpi eleberri eta bi ipuin-libururekin, tartean Euskadi Saria eskuratu zuen 'Larrepetit' (Erein, 2003). Irakurlea «frantsesez eta italiarrez hizketan» ere jarri du, besteak beste Natalia Ginzburgen 'Hirira doan bidea' (Igela)eta 'Arratseko ahotsak' (Igela) edo Gianni Celatiren 'Denak hasperenka' (Igela) itzulpenekin.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Iraganaren zamak sortutako galderetatik idatzitako eleberria

Iraganaren zamak sortutako galderetatik idatzitako eleberria