Borrar
Ibai Sarasua García. Iñigo Arizmendi
'Evelyn Hugoren zazpi senarrak'

Inor begira ez dugunean nolakoak garen lantzen duen eleberria

Zinema industriako izarra eta bere bizitza ardatz dituen 'Evelyn Hugoren zazpi senarrak' euskaratu du Ibai Sarasua Garcíak Ereinentzat

Jon Agirre

Donostia

Lunes, 23 de junio 2025, 18:33

Zinema industriako izarrek sortzen duten zoramena ez da berria, baina istorio onek beti dute erakarpen indarra. Horren erakusle da Taylor Jenkins Reid (Massachusetts, 1983) idazlearen 'Evelyn Hugoren zazpi senarrak' (Erein) eleberria, «inor begira ez dugunean nolakoak garen» kontatzen duena, Inazio Mujika argitaletxeko kideak esan bezala. Ibai Sarasua Garcíak itzuli du.

Izenburuak aurreratu bezala, protagonista nagusia Evelyn Hugo da, bere edertasun liluragarriarekin eta ausardia hautsezinarekin Hollywood urrezko urteetan konkistatu zuen zinemako izar mitikoa. 79 urte betetzean denbora luzeko isiltasuna apurtzea erabakitzen du eta Monique Grant kazetari ezezagunari «bere egia, sekretu guztiak» kontatzea: ospea lortzeko igoera azkarra, zazpi ezkontzak, bere bizitza markatu zuten erabakiak eta hainbat hamarkadatan ezkutatu zuen maitasun handia. «Anbizio, desira, galera eta erresilientzia istorio bat zabaltzen da bere hitzen bitartez», dio sinopsiak.

Senar bakoitzeko atal bat du liburuak, guztiak lehen pertsonan idatziak, bai Monique Grant kazetariak esandakoak zein honi Evelyn Hugok kontatutakoak. Hauekin tartekatuak aurkituko ditu irakurleak ebakinak, prentsakoak, iritzi publikoa eta publikatzen dena. Eta lehen orrietan aktoreak aurreratzen duen bezala, amaiera aldera «dena aldatzen duen sekretua, giroa, egia». Amu hori, hain zuzen, da Ibai Sarasua García itzultzailearen esanetan irakurtzen segitzeko arrazoi nagusia.

'Evelyn Hugoren zazpi senarrak'

'Evelyn Hugoren zazpi senarrak'
  • Egilea: Taylor Jenkins Reid.

  • Itzultzailea: Ibai Sarasua García

  • Argitaletxea: Erein, Narratiba, 157.

  • Orrialdeak: 448.

  • Prezioa: 24 euro.

Horretaz gain, bi pertsonaia «boteretsu eta indartsu» direla azaldu du, «konplexuak eta gatazkak» beteak. Horrek, fikziozkoak izanagatik, «pertsonetara» gerturatzen dituela iritzi du. «Pertsonaiak batzuetan zintzoak dira, besteetan gaiztoak, miretsi dezakezun pertsona bere ilunetan ikustean hausnarketarako tartea ere ematen du», gehitu du. Ildo horretan, bi bizitzak, publikoa eta pribatua, ikusten direnez «identifikazioa» errazten dela xehatu du. «Mitoaren eta gizakiaren ateko tirabira da, armairutik atera behar izana. Ez soilik homosexualitate zentzuaz, ezkutatzen den guztiaz baizik».

Hollywood eszenatoki izateak itzulpenari «joko» puntua ere eman dio Sarasuaren hitzetan. «Askotan ikusi dugun mundua da eta ondo ezagutzen dugula uste dugu, baina agian beste erdaretan, euskaraz ez. Unibertso hori eraikitzea», zenbait galdera erantzun behar izatea -nola hitz egiten du film barruan edo bere etxean- erronka izan da, baita bi pertsonaien arteko talka linguistikoa, belaunaldi ezberdinekoak izanik haien arazoak eta hauek lantzeko hiztegia ezberdina delako.

Agerraldian Inazio Mujikak esan bezala, Ereinek euskaratutako liburua 2017koa da, autorea ezagutzera eman zuena eta 5 milioi ale saldu dituena. Ez da, aldiz, ez idazlearen lehen ez azken lana, berriki kaleratu baitute gaztelaniaz haren azken lana, 'Atmosphere'.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Inor begira ez dugunean nolakoak garen lantzen duen eleberria

Inor begira ez dugunean nolakoak garen lantzen duen eleberria