Borrar

Iñigo Lopezek 'Bilboko Etxola batean' argitaratuko du

Historialari bilbotarrak Tene Mujika beka erdietsi zuen 2020an eta orain kaleratuko du liburua

Jon Agirre

Donostia

Asteazkena, 22 iraila 2021, 12:56

Comenta

Iñigo López Simonek datorren asteartean, irailak 28, aurkeztuko du 'Bilboko Etxola batean' liburua, 2020an erdietsitako Tene Mujika bekari esker argitaratu duen lana. Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak «Euskal Herriko historia hurbilaren ezagutza zabaltzeko eta gure literatura aberasteko» sortutako deialdira XX. mende erdialdeko txabolismoa aztertzen zuen proiektua aurkeztu zuen eta Idurre Eskisabel, Imanol Murua eta Elixabete Garmendiak osatutako epaimahaiak garailetzat hautatu.

Ez-fikziozko lanak saritzen ditu ekimenak eta urtebeteko epea eman hautatuari bere lana argiratzeko. Denbora hori pasa ostean, 1950ean hasi eta hamarkada bat baino gehiago iraun zuen fenomenoa azaltzen duen lana aurkeztuko du historialari bilbotarrak. Egun Guggenheim museoa altxatzen den lekuan milaka gizon-emakume bizi izan ziren etxola prekario horietan, baina horren oroigarri publikorik ez dago inon, «gertaera hark lotsaz gorrituko bagintu bezala». Elkar Argitaletxeak aurreratu duenez. Lopezek «historialariaren zehaztasunaz baina hiritarraren kontzientzia kritikoaz heldu dio gaiari kronika bizi eta beharrezko honetan».

Eraikuntzako oholekin eta handik edo hemendik eskuratutako materialekin gau batean nola-hala altxatutako etxebizitza ziztrinak ziren gehienbat, ez argirik, ez urik, ez inongo erosotasunik ez zutenak. Eta hala eraiki ziren auzo osoak, ez baimenik ez zerbitzurik gabe, hiria inguratzen zuten mendi-magaletan batez ere, baina baita hiri erdian ere.

2021eko Tene Mujika beka deialdia, irekia

Horretaz gain, XVI. Tene Mujika Bekaren deialdia irekita dagoela jakinarazi dute. Parte hartzeko eta, beraz, 6.000 euroko diru-laguntza irabazteko epea abenduaren 9an amaituko da. Aurkeztutako lanek bete beharko dituzten oinarriak Debako Udalaren webgunean daude.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Iñigo Lopezek 'Bilboko Etxola batean' argitaratuko du

Iñigo Lopezek 'Bilboko Etxola batean' argitaratuko du