'Hitzak Zaindari' literaturan ere
Euskal liburugintzaren katean lan egiten duten eragileek Gipuzkoan abiatu dute proiektua zaintzaren gaia ardatz hartuta
Euskal literaturako bost adituk aukeratutako euskal letretako 20 testuk osatzen dute 'Hitzak Zaindari, Literaturaren hitzak zaindari' kanpainaren muina, euskal liburugintzaren katean lan egiten duten eragileek zaintzaren gaia ardatz hartuta abiatutako ekimena. Besteak beste EIZIEk, Euskal Editoreen Elkarteak, Euskal Idazleen Elkarteak eta Galtzagorri Haur eta Gazte Literatura Elkarteak babestu dute Kutxa Fundazioaren laguntzarekin.
Gipuzkoan egingo den kanpainak zaintzaren hainbat ertz erakutsi nahi ditu, «hitzak zaindariak ere badirelako». Euskal liburugintzaren katean diharduten lau elkarteek beren baliabideak batu dituzte literaturaren zaintza goraipatzeko, bizi dugun testuinguruan «inoiz baino gehiago bidea elkar zaintzea delako». Era berean, euskal liburuaren kontsumoan eta prestigioan eragitea dute xede. «Euskal liburugintzak behar duen presentzia areagotu nahi dugu gure lana ezagutzera ematearekin batera».
Horretaz gain, QR bidez, aipu bat eransteko edo nork bere testua idazteko aukera eskainiko da, baita webgunean ere.