Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Juul literatura-hauteskundea

Haurren bozken ostean, sari-banaketa

Juul literatura-hauteskundeak ikastoletan irakurtzeko zaletasuna bultzatzeko jarduera da, Nafarroako Ikastolen Elkarteak urtero antolatzen duena

DV

Larunbata, 28 maiatza 2022, 13:57

Comenta

Haurren artean irakurtzeko zaletasuna bultzatzeko antolatutako Juul literatura-hauteskundea apirilean egin ostean, sari-banaketa ekitaldia aurrera eraman du Ikastolen Elkarteak. Orotara Euskal Herriko 16.600 ikasle inguruk hartu dute parte hauteskunde hauetan, Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako, Nafarroako eta Iparraldeko ikastoletan ikasten duten Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHko haur eta gazteek.

Benetako protagonista ikasleak izanik, aukeraketa egiteaz gain, hauteskunde-mahaian lehendakari, mahaikide eta idazkari lanetan beraiek aritzen dira. «Horrela, aldi berean, hauteskunde-prozesu bat zer den ikasten dute», azaldu dute antolatzaileek.

24. edizio honen sari banaketan jarraian aipatzen diren gazteak izan dira sarituak: Amaia Egidazu 'Dorotea' liburuagatik, Almudena Cid' Minutu eta erdiko munstroak' liburuagatik, Ibon Martin 'Onin eta denboraren makina' eta 'Onin mitologiaren lurraldean liburuak' liburuengatik, Enara Garmendia 'Hiru gara, baina niri bost!' liburuagatik, Jasone Osoro 'Go!azen', 'New York, New York' eta 'Festa' liburuengatik; Estibaliz Vivanco' Argixorgin' liburuagatik, Jon Arretxe 'Beti Iparralderantz' liburuagatik eta John Andueza 'Magali ez dago bakarrik' liburuagatik.

Bestetik, ilustratzaileen artean Emmanuel Montiel, Eider Eibar eta Joseba Larratxe 'Josevysky' izan dira sarituak.

Bakoitzak Fernando Pagola artistak egindako Juul saria jasoko du.

Ekitaldian izan dira, besteak beste, Aritz Azcarate, Garcés de los Fayos Ikastolaren lehendakaria; Elena Zabaleta, NIEren lehendakaria; Irene López-Goñi, NIEren arduradun pedagogikoa, aurkezle-lanetan; Jesus Arrizubieta, Tafallako alkatea eta Mikel Arregi, Euskarabideako zuzendari-gerentea.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Haurren bozken ostean, sari-banaketa

Juul literatura-hauteskundea: Haurren bozken ostean, sari-banaketa