Giro «itxi, hertsia eta lehorrak» eta «gertaera lazgarriak» sortutako egarria
Josu Penadesek aurkeztu duen 'Egarria' eleberriak Galo du protagonistari eta haren ahotik ezagutuko ditu irakurleak familiari gertatutakoak eta ezkutuko sekretuak
Hiru egarri oso ezberdinek sumintzen dute ostegun honetan Josu Penades idazle bermeotarrak aurkeztu duen eleberriko Galo protagonista. 'Egarria' (Alberdania) lanaren abiapuntuak eta kontakizuna martxan jartzen duen «gertaera lazgarriak» sortzen du hirugarren eta azkena, mendeku-egarria, eta ostean Galok emandako lekukotzaren bidez jakingo du irakurleak gainerako guztia.
Goizaldean ganaduaren marruek iratzartzen dute protagonista, «nortasun handiko» pertsona eta «haurtzaroa atzean utzi eta nerabezaro betean» dagoena. Etxe-aurrean sutea piztu da, animaliak aztoratu dira eta itzaltzean aita -testuan 'aitxe' deitua- hil dela ohartarazten da. Une horretan jaiotzen zaio barne sua. Egileak azaldu duenez «istripua izan den ala hil egin duten» eta, bigarrena izan bada, honen arrazoia zein den. «Jakin nahi du zorretan zegoelako hil duten ala mendekua hartu behar duen». Barne su hori guztia gutxi balitz, aitxeri hartu nahiko liokeen mendekuak ere sumintzen du.
Honen guztiaren berri Galok emandako lekukotza bidez dakigu, 'berorri' figura bati emandakoa. «Polizia, epaile edo autoritate modu bati zuzentzen zaio», azaldu du Aritz Galarraga Alberdaniako editoreak. Bere esanetan narratzailea «nortasun handiko» pertsona da eta orrietan barneratu ahala amaorde gisa duen Isa eta bere alaba Mikaelaz, bere haurtzaroaz eskola garaiaz eta bizi izan zituenak azalduko dizkio irakurleari. «Eta familiak gordetzen duen sekretu handi bat», airean utzi duena spoilerrik ez egiteko.
'Egarria'

-
Egilea: Josu Penades.
-
Argitaletxea: Alberdania.
-
Estiloa: Eleberria.
-
Orri-kopurua: 120.
-
14,9 euro.
Galarragak azaldu bezala Galok lehenik ur-egarria sentitzen du, baina segituan dator maitasun-egarria, sei urte zituenean hil zelako ama eta «tokatzen zaiona baino lehenago heltzen» dagoenean aitaren heriotza datorrelako. Tarteko urte horietan, gainera, 'aitxek' bestelako ardurak hartu zituen, alkoholismoa apustuak-eta tarteko semeaz erabat ahaztuz.
Istorio unibertsala
Eleberrian zehar zenbait kontu ez dira erabat zehazten eta Penadesek azaldu duen bezala «istorioa unibertsala» da, 1950 edo 1960 hamarkadaren bueltan kokatua. Hortik aurrera, giro bat ere proposatzen du, «itxia, hertsia, lehorra», baina Euskal Herriko hainbat tokitan koka daitekeena «pintzelkada gutxi batzuez azaltzen» baita inguratzen duen geografia.
Penadesek azaldu duenez «literatura ulertzeko modu jakin baten emaitza» da aurkeztu duen lana, bi ezaugarri bete behar dituena: espiritu kritikoa elikatzea, eta, horrekin batera, emozioak ziztatu eta arrazoimenari eraginaraztea. Hala, «egoera batean murgiltzeko gonbita» egin behar digu eta, behin bertan gaudela, «galderak egiteko aukera eskaini». Hori guztia «proposamen estetiko» bidez egin nahi izan du egileak destilazioa teknikaren bitartez.
Orotara Penadesek plazaratu duen seigarren lana da, Alberdaniarekin argitaratu duen laugarrena Galagarrak zehaztu duen bezala 'Aurrez Etxea' (2006), 'Jantzi beltz bi' (2009) eta Ileak uretan (2012) ostean.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.