Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Ane Elgezabal, liburu aurkezpenaren aurretik. Carlota Santamaria
«Gertakari gogorrak gozotasunez errazago barneratzen dira»
Ane Elgezabal | 'Haizearen erpeak'

«Gertakari gogorrak gozotasunez errazago barneratzen dira»

Amaren «bizipen gogorrak baliabide literarioekin» jaso ditu Ane Elgezabal 'Haizearen erpeak' lanean. Estreinako liburua du

Jon Agirre

Donostia

Jueves, 8 de mayo 2025, 16:01

Pandemia garaian bizitako zalantzak, «ez genekien hurrengo egunean zer gertatuko zen», bultzatu zuen Ane Elgezabal (Gernika, 1996) amarengana gerturatzera haren «bizipenak» sakonago ezagutzeko. Egunez egun koadernotxoan idazten joan zen eta hau bete ahala ordenagailura pasatzea erabaki zuen. «Desastre samarra naiz, galduko nuela pentsatu eta pasatzen nengoela ikusi nuen bizipenak hain gogorrak izanda kontatzeko modu gozoa erabili nahi nuela». Ez zuen bestelako asmorik, sorpresaz materiala zegoela ikusi zuen, «ordura arte ezagutzen ez nuen bizi bat» jasotzen zutela, eta ostegun honetan aurkeztu du emaitza 'Haizearen erpeak' (Elkar) liburuan. Bizkaitarraren estreinako liburua da.

Liburuaren protagonista, nolabait, Elgezabalen ama eta haren bizipenak dira. Egileak esan bezala «gogorrak», hala xehatzen ditu sinopsiak: etxean urik ez zeukan baserri batean jaioa, txikitatik lan eta lan jardundakoa, amets eta ilusioetarako tarterik gabe hazitakoa; era guztietako autoritateen aginte eta beldurraren pean bizi izandakoa, neskame lanetan orain, mojen mende gero, guardia zibilen astinduak noiznahi, ugazaben mespretxuak aldiro. Horiek «modu gozoan» kontatu nahi izan ditu Elgezabalek, era horretan «esanda barnera sartzen direla» iritzita. «Gertaera guri pasatuko balitzaigu bezala kontatu nahi izan ditut, protagonistak bagina bezala». Hartarako, amak kontatutakoa «barneratu» zuen lehenik eta ostean, baliabide literarioak erabilita zabaltzeko.

'Haizearen erpeak'

  • Egilea: Ane Elgezabal.

  • Argitaletxea: Elkar.

  • Orrialdeak: 112.

  • Prezioa: 13,50 euro.

Hori bai, irakurleak apenas jasoko du datu zehatzik: ez izenik, ez datarik, ez datarik, ez leku aipamenik. Horixe azpimarratu du Xabier Mendiguren Elkarreko editoreak, zirriborroa jaso zuenean harritu zuelako, baina azken emaitzan goraipatzekoa dela iritzi duena. Kuriositate modura, letra larriak, ama edo Ama, aita edo Aita, idazlearen hautuak dira pertsonaiak ezberdintzeko. Ez da Mendigurenek nabarmendutako ezaugarri bakarra. Elgezabalek estiloa «berezia» dakarrela azaldu du, eta gaia ere ez dela ohikoa. «Egun hainbeste liburu, ahots eta idazle dauden mundu batean, zerbait desberdina egitea bada zerbait. Anek talentuz, lanez, izaeraz, berezko dohainez, lortu du».

Liburuarekin Elgezabalek denbora gutxian eman den aldaketa ere islatu nahi izan du, bere amak baserrian urik ez zuela eta hark, hurrengo belaunaldia izanda, ChatGPT «ia egunero» erabiltzen duela. «Gertatu zitzaiona hain da aspaldikoa, baina nire ama da, ez hain urrunekoa. Zenbat aldatu den, denbora gutxian, zelako aldea dagoen». Era berean, «oso pozik eta harro» azaldu da emaitzarekin, ez zuelako uste gai izango zenik. Baita haren amaz ere. «Harro nago dudan amagatik, kontatzen ausartu delako. Zer gehiago opari hau ematea baino. Beren bizitza beti gogoan izango dugu nik, berak, eta irakurtzen duen guztia».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco «Gertakari gogorrak gozotasunez errazago barneratzen dira»