Borrar
Jon Ander Urkiaga eta Juan Kruz Igerabide, astearte honetan Donostian egindako aurkezpenean. USOZ

Gazteak literaturara gerturatzeko bi amu

Juan Kruz Igerabideren 'Ahozko euskal literatura: antologia bat' eta Jon Ander Urkiagaren 'Mendekua ordainetan' aurkeztu dituzte astearte honetan Donostian

Jon Agirre

Donostia

Asteartea, 31 maiatza 2022, 17:16

Comenta

Alai argitaletxeak gazteei bideratutako bi liburu kaleratu berri ditu. Batetik, DBHko ikasleei, bereziki 12-13 urteko gazteei bideratutako Jon Ander Urkiagaren 'Mendekua Ordainetan'; eta, bestetik, Juan Kruz Igerabideren 'Ahozko euskal literatura: antologia bat'.

Igerabidek jada eskura dagoen «ahozkotasunari buruz landu den bibliografia izugarria» gazteei hurbiltzea izan du helburu, haientzako ezagunak ez direnak lehen lerrora ekarri. Laneko sarrera aipatzen duen bezala, irakurleak ez du antzerkiaren erreferentziarik topatuko, ezta bertsolaritza. Bigarren hau albo batera uzteko arrazoi argia eman du egileak: «Ez da ahozko tradizioaren legeetara makurtzen, gainera material izugarriak daude eta azken boladan azterketa ugari atera dira.

Sartu dituenen artean baladak, maite kantak, kopla zaharrak, poema laburrak, atsotitzak eta ipuinak aipatu ditu. Lehen biak jorratutako gaiengatik hautatu ditu, indar handia dutelako eta gazteentzat erakargarriak izan daitezkeelako. Euskara zaharrean idatzitako baladak «bere horretan» txertatu ditu antologian, azalpenez lagunduta. «Ziurrenik irakasle edo filologoentzat ez dira beharrezkoak, baina asmoa gazteei erraztea delako sartu ditut. Atsotitzak eta »hautatuak« dira, jada bilduma asko daudelako. »Garai batera gerturatzeko modu bat da, egungoarekin kontrastea egiten duelako eta horrek kritikarako bidea ematen duelako.

'Ahozko euskal literatura: antologia bat'

  • Egilea: Juan Kruz Igerabide.

  • Argitaletxea: Alai.

  • Publikoa: DBHko ikasleak, 12-13 urteko gazteak.

  • Orri-kopurua: 168 orrialde.

  • Prezioa: 15 euro.

'Mendekua ordainetan'Urkiagaren lehen lana da gazte-literaturan, pandemiako lehen etxeratzean autoezarritako ariketaren emaitza. «Konplikaziorik gabeko liburua da, irakaslea naiz eta ikasleak izan ditut buruan eduki zein idazkera aldetik». Besteak beste, kapituluak laburrak dira eta liburua bera hiru ataletan antolatua dago, bata eta bestearen artean arnasgunean emateko irakurleari, Alai argitaletxeko Aurelio Erdozain editoreak azaldu duenez.

Istorioa Euskal Herriko institutu batean kokatuta dago. «Edozein herri izan daiteke, deskribapen gutxi ditu irakurle bakoitzak osatzeko bere iruditegia».

'Mendekua ordainetan'

  • Egilea: Jon Ander Urkiaga.

  • Argitaletxea: Alai.

  • Publikoa: Batzilerreko ikasleak.

  • Orri-kopurua: 144 orrialde.

  • Prezioa: 10,95 euro.

Juan Kruz Igerabide (Aduna, 1956) urte askoan irakasle izan da eta haur eta gazteentzat idatzi du batez ere literatur ibilbide oparoan. Alai argitaletxeko Aurelio Erdozain editoreak esan bezala «komikia eta antzerkia izan ezik, denetarik jorratu du». Jon Ander Urkiaga (Zornotza, 1957) Euskara eta Literaturako irakaslea da eta orain arte poema liburuak zituen argitaratuak: 'Ate itxi aurretik' (2012) eta 'Bizia min' (2021).

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Gazteak literaturara gerturatzeko bi amu

Gazteak literaturara gerturatzeko bi amu