Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Ane Labaka sortzailea, Donostian egindako aurkezpenean. Gorka Estrada
Ane Labaka | 'Barraskiloek baino bat gehiago'

Familia- eta maitasun-ereduei buruzko hausnarketa haur baten begietatik

Ane Labakak 'Barraskiloek baino bat gehiago' aurkeztu du, 10-11 urteko Sara protagonista duena. Gurasoak banandu ostean bizi duen «kaos eta anabasa», bestek beste, islatu du

Jon Agirre

Donostia

Ostirala, 6 urria 2023, 16:35

Comenta

Lehen unetik 'Barraskiloek baino bat gehiago' eleberriaren abiapuntua edo hasierako irudia oso argi izan zuen Ane Labakak. 10-11 urteko neskato bati, Sarari, bere gurasoek banatu egingo direla jakinarazten diote. Hori bai, duela bi urte Uxue Razquin Erein argitaletxeko editoreari bidali zion lehen proiektutik ostiral honetan aurkeztutakora «prozesua luzea» izan da eta «fase guztietatik igaro» da biek azaldu bezala, tartean «bilera asko eta audio ugari» izanda.

«Eszena hartatik sortzen zen kaos edo anabasa» islatzeko asmoarekin pentsatu eta aurkeztu zuen Labakak album ilustratu bezala, baina segituan bideratu zuen eleberrirantz Razquinek «mundua sortua zegoelako eta heldulekuak zeudelako. Argitaratzeko zegoen, baina zerbait zeukala ikusi nuen». Bidean, noski, «garapena» ez da txikia izan eta lehen irudi hori noraino hel zitekeen ikustea izan da egiteko nagusienetakoa, «bolumen gehiago» emanez.

Aurkezpenean azaldu duen bezala, Labakak bizitako prozesu bitala zeharka ere jaso da. «Sararen amaren bikote berria haurdun geratzen da eta haurdunaldiak badu bere lekutxoa. Horrelako gogoetak daude ni ere haurdunaldia bizitzen ari nintzela asko hausnartu dudalako familia eta maitasun ereduez». Saihetsezina egilearen ustez, beti baitago lotua «sortzen duguna bizitzen ari garenarekin, neurri batean ala bestean».

'Barraskiloek baino bat gehiago'

'Barraskiloek baino bat gehiago'
  • Egilea: Ane Labaka.

  • Argitaletxea: Erein.

  • Orri-kopurua: 88.

  • Prezioa: 13 euro.

Nabarmenki geratu da esaterako luzeran eta bilakaeran. «Hasierako testuak apenas zituen elkarrizketak eta orain pila sartu ditugu, barne-hausnarketekin batera, pertsonaia horiek nolakoak diren azaltzeko». Hala, ondorioz, pertsonaia hauetan ere gehiago sakondu du Labakak, batzuk gehitzearekin batera. «Sararen laguna Lur aipatzen zen, baina beste dimentsio bat hartzen du, psikologoa agertzen da, aitonak ere beste garapen bat dauka», xehatu du.

'Barraskiloek baino bat gehiago' sakontze eta luzatze horrek beste erronka bat sortu du, Razquinek azpimarratu bezala, ahots bera mantentzea orrialdeetan zehar. «Erronka handia da eta, aldi berean, ariketa oso interesgarria hamar urteko neskato baten ikuspuntutik kontatzea nobela bat, are gehiago lehen pertsona aukeratzen bada», goraipatu du. Bide horretan Labakak berezko «ahotsa eta estiloa» uztartzeko erakutsi duen gaitasuna nabarmendu du, baita Sararen «barne mundutxoa, samurtasunez eta zehaztasunez» adieraztekoa, hartarako metafora eta irudi «oso original eta zoragarriak» erabilita, editorearen aburuz. «Oso argi izan du estiloak ezin zuela ahotsa jan. Oreka hori oso ongi mantendu du prozesu osoan zehar», amaitu du.

Eleberria zeini bideratutakoa den galdetuta «gaztetxoei gomendatzeko modukoa» dela azaldu du Razquinek, nahiz eta argi azpimarratu «edozeinek irakurtzeko modukoa» dela. Aukera baliatu du hausnarketa bat plazaratzeko. «Sistemak duen beharretako bat da irakurketak sailkatzea, adinari eta literatur generoari dagokienez gutxienez». Bere aburuz, Labakaren lanak hauen gainetik jauzi egin du, bere garaian Stevensonek 'Altxor uhartea' liburuarekin egin bezala.

Ostiral honetan aurkeztutakoa ez da Labakaren lehen argitalpena. Miren Artetxerekin batera 'Bertsolaritza feminismotik (bir)pentsatzen' liburua koordinatzen estreinatu zen 2019an eta saiakera esparruan ere plazaratua. Horretaz gain 'Ezpainetakoa' (2018, Peru Abarka saria) album ilustratua, 'Totototo' (2021) haurrentzakoa eta 'Erradikalak' (2022) antzerki liburua ere ondu ditu.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Familia- eta maitasun-ereduei buruzko hausnarketa haur baten begietatik

Familia- eta maitasun-ereduei buruzko hausnarketa haur baten begietatik