Borrar
Batik bat ikus-entzunezkoan dabilen Mikel Alvarez Sarriegik hauxe du aurreneko literatura lana. usoz

'Euskalia', Lurra eta unibertsoa euskaldunen menpe egongo direnekoa

Iaz Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatzen duten Zubikarai saria eman zion eleberria argitaratu du Mikel Alvarez Sarriegik

nerea azurmendi

Osteguna, 27 urria 2022, 16:57

Comenta

«Zientzia fikzioa du; nobela beltza du; komedia asko du, eta abenturazko 'road movie' bat ere bada». Honela aurkeztu du Mikel Alvarez Sarriegik (Beasain, 1982) 'Euskalia', XXI. Augustin Zubikarai sariaren laguntzarekin idatzi duen nobela, bere lehen literatura lana. Soziologia eta Ikus-entzunezkoak ikasitakoa da Alvarez Sarriegi, alegia, eta azken arlo horretan dihardu.

Ondarroako Udalarekin batera saria antolatzen duen Elkar argitaletxeko Xabier Mendiguren editoreak gogoratu duenez, proposamenak aztertzean nabaritu zuten artean nor zen ez zekiten haren kodeak gehiago zirela «komikiarenak, ikus-entzunezko kulturarenak» literaturarenak baino. Kode horiei men eginez, egileak ez du espoilerrik egin aurkezpenean, «liburua ez izorratzeko».

Muturgogorreko erresistentzia

«Hizkuntza gutxitu bateko partaide izateak sortzen dituen hainbat errealitate» kontatu nahi izan dituela azaldu du, XXIII. mendean girotutako mundu utopikoa sortuz. Bi mende barru, alegia, Lurra ez ezik unibertsoa ere euskaldunek gidatuko dute, ongizatea eta aurrerapena bermatuko dituen Euskalia Elkargoaren bidez. «Euskaldunok uste dugu garela kultura puru eta zintzo bat, eta ikusi nahi nuen nola jokatuko genukeen egunen batean gure hizkuntza hegemonikoa izango balitz, eta hizkuntza hegemoniko izatera ohituta daudenek nola jokatuko luketen arriskuan dagoena beraiena balitz», aurreratu du.

Hori da Muturgogor barrutian –Extremaduran, alegia– gertatzen dena, bertako zenbaitek «munduko hizkuntza handiena izatera iritsi zen» gaztelania «leku duin batera itzul dadin» nahi dute. Euskaliako agintariek hizkuntza denak maitatzen eta babesten dituztela esan arren, haien ustez euskarak eta euskaldunek zapalduta dauzkate garai bateko Espainiako hizkuntza eta kultura. Egoera lehengoratzeko, denboran atzera egin nahi dute, euskararen eta euskaldunen hedatze prozesu geldiezina hasi zen unera heldu eta «Euskaliara eraman zuten gertakariak zapuzteko».

Ariketa hori egiteko zientzia fikzioari heldu behar zaio nahitaez. Akzioa, umorea, ironia eta gaiztakeria puntu bat ere gogotik baliatu idazleak film, komiki eta telesailetatik eratorritako erreferentzia ugari dituen nobela dibertigarri eta uste baino serioagoa osatzeko. Hori gutxi balitz, «gipuzkoarzentrismoa» gainditzen saiatzeko, lurralde guztiak korrituko dituzte pertsonaia nagusiek, eta genero ikuspegia txertatzen ere saiatu da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Euskalia', Lurra eta unibertsoa euskaldunen menpe egongo direnekoa

'Euskalia', Lurra eta unibertsoa euskaldunen menpe egongo direnekoa