Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Jon Alonso eta Uxue Razquin, asteazken honetako aurkezpenean. Gorka Estrada
Jose Antonio Loidi | 'Hamabost egun Urgainen'

Euskal nobela beltzaren abiapuntuari «bizitza berria» emateko berrargitalpena

Erein argitaletxeak Jose Antonio Loidiren 'Hamabost egun Urgainen' (1955) eleberriaren edizio berria aurkeztu du, «mugarria euskal literaturan historian»

Jon Agirre

Donostia

Asteazkena, 31 maiatza 2023, 13:06

Comenta

Euskal polizia nobela edo polizia beltzaren «lehenbiziko aurrerakina, katearen lehen katebegia» belaunaldi berrien eskura jartzeak animatu du Erein argitaletxea Jose Antonio Loidiren 'Hamabost egun Urgainen' (1955) eleberriaren edizio berria aurkeztera «bizitza berri bat» emateko Uxue Razquin, Erein argitaletxeko editoreak azaldu duenez. Harekin izan da aurkezpenean Jon Alonsok, edizio honetako hitzaurrearen egilea.

Razquinek oroitu bezala «68 urte igaro dira lehen aldiz argitaratu zenetik eta jende oso gutxik daki hura izan zela euskaraz idatzi zen polizia eleberria, beraz alde horretatik esan dezakegu mugarria dela euskal literaturan historian». Hala, egungo irakurleen arreta bereganatzen duen generoa izanda, nobela beltzak eta misteriozkoak biltzen dituen Uzta Gorri bildumara igaro da 'Hamabost egun Urgainen' edizio berrian.

Ez da aurkeztutako aldaketa edo berritasun bakarra, lehen edizioak zituen Jose Luis Nabaskuesen ilustrazioak alboratu baitira, azal berri bat egin dio Cristina Fernandezek eta identifikatutako gaizki-ulertu eta akats batzuk zuzendu dira. «Gaur egungo irakurleek inolako arazorik gabe irakurri ahal dezaten finkatu nahi izan dugu 1955eko testua», laburtu du Razquinek.

'Hamabost egun Urgainen'

'Hamabost egun Urgainen'
  • Egilea: Jose Antonio Loidi.

  • Argitaletxea: Erein.

  • Estiloa: Nobela beltza

  • Orrialde-kopurua: 216.

  • Prezioa: 20 euro.

Eleberriak atzetik etorritako askori «ate bat ireki» ziela iritzi du Alonsok, besteak beste Mariano Izeta, Gotzon Garate, Xabier Gereño edo azken urteetako egileei. Gainera, berritasun handia ekarri zuen, lehen euskal detektibea sortu baitzuen Loidik nahiz eta 'Hamabost egun Urgainen' liburuko orri guztietan behin bakarrik ere ez duen erabiltzen hitza. Horren ordez, Garaidi irakurleari honela azaltzen dio: «bere buruz lapur eta erail bila dabilen pertsona bat da, oso azkarra eta gauza hauetara ohitura». Sormen prozesu hori, inspektore figura Euskal Herrian kokatzen zen euskal nobela batera ekartzea, meritu handiko lana da Alonsorentzat «Frankoren garaian euskal irakurle guztiek gehien gorrotatzen duten pertsonaia» protagonista izatera eraman zuelako.

Horregatik eta, batik bat gainditu zituen oztopoengatik «liburu heroiko» bezala definitu du hitzaurrearen egileak. Bere hitzetan orduko testuinguruan -«ez da ahaztu behar euskaraz idazteko eta argitaratzeko baldintzak zein ziren»- normalena horrelako liburuak ez sortzea zen, batez ere hiru arrazoirengatik. Batetik, eredu falta argiagatik. «Gerra aurreko euskal idazleen belaunaldi guztia desagertua zen, zela fusilatua izan zelako, hil zirelako edo atzerrian zeudelako», oroitu du eta, gainera, argitaratzen gutxia Hego Amerikan plazaratzen zela gehitu. «Hori apurtzera etorri zen Loidi edo Jon Etxaidek, besteak beste, osatutako belaunaldia, 'Katakonbetako belaunaldia' deitua».

Bigarrenik, idaztera animatzen zuen orok topatzen zuen «oztopo politikoa», garaitu behar zuen zentsura eta euskaraz argitaratu ezina zerrendatu ditu. Eta, azkenik, euskara batu edo estandar falta. Zentzu honetan, idazle bakoitzak «bere eredu eta prosa literarioa» asmatu behar izan zuela azaldu du eta Loidik erabat asmatu zuela, gerora Koldo Mitxelenak edo edo Ibon Sarasolak onartu zuten bezala.

Alonsok zehaztu bezala, Loidi batik bat 'Hamabost egun Urgainen' eleberriagatik ezaguna da, baina bere jarduna areago joan zen. «Oso pertsona kultua, jantzia eta goi mailakoa zen. 1960. urtean ez zen jende asko izango kapazitatea zuena gai zientifikoez euskaraz aritu eta idazteko. Nabarmentzen zen pertsonaia zen». Izan ere, farmazia, optika eta akustika ikasketak egin zituen eta arlo horretan aurkitu zuen ogibidea. Hala, alor zientifikoari lotutako lanak ere egin zituen, besteak beste hidrologiari buruz idatziz eta proiektuaz proposatuz edo botanika arloan farmazian erabil daitezkeen landareen euskal izenak bilduz.

Eta jardun zientifiko hori ere nabaria da Loidiren polizia eleberrian. «Momentu batean garaian aplikatzen ditu teknika aurreratuenak, esaterako karbono 14aren proba egiteko eskatzen duenean Garaidik. Azken orroa zen ordua, bitxia eta azpimarragarria da».

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Euskal nobela beltzaren abiapuntuari «bizitza berria» emateko berrargitalpena

Euskal nobela beltzaren abiapuntuari «bizitza berria» emateko berrargitalpena