Borrar
Duela urtebeteko edizioaren irudia. Etxepare

Eñe jaialdia, euskal literatura Madrilera bidean

Azaroaren 15ean egingo dute, Madrilgo Círculo de Bellas Artes gunean ·

E. A.

Igandea, 9 azaroa 2025, 19:48

Comenta

Datorren asteburuan egingo dute beste urte batez euskal literaturari begirada eskainiko dion Eñe festibala Madrilen, Etxepare Euskal Institutuaren laguntzarekin. Katixa Agirre idazleak gidatuta, hiru jarduerak osatuko dute 'Ventana a la literatura vasca' atala, eta azaroaren 15ean egingo dute, Madrilgo Círculo de Bellas Artes zentroan.

'Plazer mileniala' lehen saioan, Sara Fantova, Uxue Alberdi, Beñat Sarasola elkartuko dira 11:30ean, haiek fikzioen bidez, gozamena eta belaunaldiko atsekabea uztartzen asmatu duten egileak hirurak, ondoko gaiaz hausnartzera: «gurasoek baino okerrago bizi den lehen belaunaldia da, baina bizitzaz gozatzen jakin duen lehena».

Bigarren saioan Miren Izak (Tulsa) eta Miren Agur Meabek hartuko dute parte 'Malenkoniaren plazera' hizketaldi musikatuan. Musika eta poesia uztartuko dituen hizketaldia izango da. Victor Hugoren ondoko esaldia gehitzen dute hausnarketarako: «malenkonia da triste egotearen zoriona. Malenkonia, bada, plazer bat al da azken batean?«

Hirugarren eta azken saioan, berriz, Telmo Irureta, Jose Mari Goenaga, eta Itxaro Borda elkartuko dira 'Queer plazerak' izeneko hizketaldian. Belaunaldien arteko topaketa izango da: Telmo Irureta aktorea, Jose Mari Goenaga zinema-zuzendari beteranoa —udazkenean estreinatu da bere azken filma, 'Maspalomas'— eta Itxaro Borda idazlea. Elkarrizketa pantailako eta literaturako plazer queerrei buruzkoa izango da: festa, askapena, aurkikuntza, lehen maitasunak eta maitasun berantiarrak, besteak beste.

Eñe jaialdia 2009az geroztik egiten den literatur ekitaldia da, Madrilen eta Malagan, eta gaztelaniazko literaturari eskainia dago. Urtero, udazkenean, idazleak, editoreak eta milaka irakurle biltzen ditu 30etik gora gunetan —liburu-dendetan, museoetan eta kultura-zentroetan—. Jaialdian jarduera ugari eskaintzen da: solasaldiak, poesia-errezitaldiak eta literatura-kafeak, Espainiako eta Latinoamerikako egile nabarmenen parte-hartzearekin. Gainera, talentu berriak ezagutzeko eta literaturaren aniztasuna eta sormena sustatzeko gunea da, eta, horri esker, erreferente bihurtu da kultur panorama hispanikoan.

Aurreko urteetan egindako edizioetan, Bernardo Atxaga, Kirmen Uribe, Katixa Agirre, Karmele Jaio, Uxue Apaolaza, Mikel Urdangarin, Rafa Ruda, Angel Erro, Danele Sarriugarte, Jon Maia, Miren Amuriza, Fermin Etxegoien, Juan Ramon Madariaga, Harkaitz Cano, Borja Cobeaga, Eider Rodriguez, Isabel Cadenas Cañón, Nerea Ibarzabal Salegi, Olatz Salvador, Eneko Sagardoy, Izaskun Gracia Quintana bezalako izenek hartu dute parte, besteak beste.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Eñe jaialdia, euskal literatura Madrilera bidean

Eñe jaialdia, euskal literatura Madrilera bidean