Borrar
BORJA LUNA

'Emearen bidea supergizakiaren aroan' argitaratu du Alberdaniak

Galo Martinez de la Pera filosofoak aurkeztu du asteazken honetan Donostian gizartearen analisi modura

J. A.

Asteazkena, 15 ekaina 2022, 14:38

Comenta

Alberdania argitaletxeak Galo Martinez de la Pera (Izarra, 1945) filosofoaren 'Emearen bidea supergizakiaren aroan' saiakera aurkeztu du asteazken honetan Donostian. Jorge Giménez Bench Alberdaniako editorearen hitzetan «saiakera honek bide bat aurkezten du, komunitate ezezagun batera daraman bidea. Emearena da bide hori, supergizakiaren garaian herri ukatu eta gutxituei dagokien biziraupen eta askapen bidea, hain zuzen ere».

Testuan zehar funtsezko galdera bat planteatzen dela aurreratu du Giménez Benchek eta horren erantzunaren bila «txangoan» arituko dela irakurlea Martinez de la Perak «supergizakiaren arotzat» definitzen duen errealitate honetan. Izan ere, herrigintza da egilearen kezka nagusia, baina ez soilik ikuspegi politiko edo soziologikotik, harago doa eta sakonago lerratzen da «bazterrak arakatu eta kontraesanak eta balizko aurrerabideak» bilatzeko.

Egungo errealitatean herri gutxituak «totalitarismo ultraliberalaren eta neofaszistaren arteko zurrunbiloan» kokatzen ditu Martinez de la Perak, biak «finantza sistemaren bitartez harremantzen» direnak eta «armada potente batekin babestuak». Bien artean bizirik irautekoa da filosofiaren ustetan «emearen estrategia».

'Emearen bidea supergizakiaren aroan'

  • Egilea: Galo Martinez de la Pera.

  • Argitaletxea: Alberdania.

  • Estiloa: Saiakera.

  • Orrialdeak: 258.

  • Salneurria: 19,50 euro.

Ez da Martinez de la Perak kaleratzen duen lehen lana. Besteak beste, aurrez argitaratu ditu 'Musu truk' (Alberdania, 2009), 'Euskaldunon komunitatea, independentziatik haratago' (2014) eta 'Hirutasun Santuaren misterioa' (2019) saiakerak. Hauekin, gainera, bi sari irabazi zituen: 2014an Becerro de Bengoa eta 2019an Miguel de Unamuno saria.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Emearen bidea supergizakiaren aroan' argitaratu du Alberdaniak

'Emearen bidea supergizakiaren aroan' argitaratu du Alberdaniak