Borrar
Eider Rodriguez, gaur Donostian eginiko aurkezpenean Usoz
Eider Rodriguez | 'Eraikuntzarako materiala'

«Ulergaitza eta ezezaguna» dena ulertzeko saiakera

Ia 40 urtez elkarrekin bizi arren, misterioa den aitarekin «egoteko» bidaia jasotzen du Eider Rodriguez idazlearen 'Eraikuntzarako materiala' lanak

Jon Agirre

Donostia

Osteguna, 25 azaroa 2021

Comenta

Orri zuriari aurre egitea askorentzat gehiegizko erronka da. «Ez zara zu izango hitz egingo duena, utziozu hondamendiari zure baitan hitz egiten nahiz eta ahanzturaren edo isiltasunaren bide izan». Horixe izan zen Eider Rodriguez idazleak gaur Donostian aurkeztu duen lanaren eraikuntzan idatzi zuen lehena eta, idazle errenteriarrak esandakoaren arabera, «premonizio edo mantra» lanak egin dizkio prozesuaren baitan.

'Eraikuntzarako materiala' Rodriguezen lehen nobela da, «ez idatzi nahiago» izango zukeena. «Barruan neraman isilean, ezin idatzizko iruditzen zitzaidan», azaldu du idazle errenteriarrak. «Pentsatzen nituen nik ere ez nekien gauza ugari daude, sentitzen nituela jakin arren hitz horien forma aurkitzerik ez nuen hainbat esaldi. Esan nintzakeenik ere ez nekien eta esan ezin nituenez idatzi ditut». Halako hausnarketa sakonak dituen lana su moteleko idazkeraren emaitza dela pentsa dezake batek, baina Rodriguezek zehaztu duenez 'Eraikuntzarako materiala' «ia blokean» atera zitzaion.

Irakurlearentzat iktusa izan berri duen aitaren ondoan hasten da narrazioa. Hori bai, ia lehen orritik argi geratzen da ez dela bat-bateko kontua edo gertakaria izan, gainbehera askoz ere lehenagotik datorrela. Abiapuntu horretatik, liburua «ulergaitz egiten zaigun hori ulertzeko eta erantzun modura jasotzen dugun gutxi horri hitzak bilatu eta zerbait osatzeko saiakera» dela nabarmendu du Leire Lopez Ziluaga Susa argitaletxeko editoreak.

«Hau ez da berarekin egotea»

Misterioa baita aita. Ia 40 urtez etxe berdinean bizi arren «apenas dute harremanik», kontatu zuen Rodriguezek. Ildo horretan ekarri zuen aurkezpenera Lopez Ziluagak liburuko 237. orrialdeko aipua: «Hau ez da idaztea, hau berarekin egotea da ni beste norbait izanda». Editorearen esanetan, «oharkabean pasa daitekeen esaldia» bada ere, «eguneroko baten sarrera da ia liburuaren amaieran».

Ohe ondoan ezagutzen dugun alabaren historia kontatzen du liburuak kronika intimoa eran. «Alabarentzat hondamendiaz idaztea aitarekin egoteko modua bilakatzen da», azpimarratu dute. Elkarrengandik urrun egote horren ondoriozko isiltasunak eta «esan ezin direnak gotorleku baino gudaleku» bihurtzen dira eta aita eraisten doan heinean, alaba bere burua eraikitzen doa. «Hondarrezko erlojua bezala, erdi bat hustu ahala betetzen da beste erdia».

  • Izenburua: Eraikuntzarako materiala.

  • Egilea: Eider Rodriguez

  • Argitaletxea: Susa.

  • Orrialdeak: 256.

  • Salneurria: 19 euro

Eraikin batek lau pareta izan ohi dituen bezala, Rodriguezen lehen nobelak lau atal nagusi ditu. Lehen biak alabaren ahotsean ezagutuko ditu irakurleak, 2018ko abendutik 2019ko azarora bitartean bere egunerokoan idatzitakoen bitartez.

Narrazioa aurreraka doan heinean istorioak denboran atzera egingo du, iraganera, «gogoratzeko baino haren begietatik ikusteko». Eta ez da hirugarren atalean dagoen berrikuntza bakarra, narratzaile formatua eta tonua ere aldatuko delako. Lehen pertsonatik bigarrenera pasatuta lehen lerroan ohean ezagutu dugun aitari 'hitz egiten' dio. 'Eraikuntzarako materiala' osatzeko azken geruza bikoitza da: batetik, aitak amari soldaduskan idatzitakoak; eta, bestetik, gutun horiei alabak egindako oharrak.

'Eraikuntzarako materiala'. Kultur Sharea

Lopez Ziluagaren ustetan narratzeko mekanismo ugaritasun hori ez da nahigabekoa, «liburuak eta pertsonaiak etxeak bezala eraiki egiten direlako». Gainera, teknika horren bitartez, «narratzailea idazlea ez den norbait da, gutxienez testuaren barnean eta horrek aukera ematen dio errealitatean heldu ezin den lekuetara heltzeko».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco «Ulergaitza eta ezezaguna» dena ulertzeko saiakera

Eider Rodriguez | 'Eraikuntzarako materiala': «Ulergaitza eta ezezaguna» dena ulertzeko saiakera