Borrar
Aintzane Usandizaga, Pili Aguadoren azala eta marrazkiak dituen liburua eskuetan duela.

Eguneroko ezinegonak, zortzi ipuinetan

Aurreneko liburua aurkeztu du Aintzane Usandizagak, 'Kabitu ezinik' izenburua duen ipuin bilduma

N. Azurmendi

Donostia

Osteguna, 11 apirila 2019, 13:46

Comenta

Solte sortuak izan arren elkarrekin oso ondo ematen duten zortzi ipuin bildu ditu Aintzane Usandizaga Lópezek (Lasarte, 1988) bere aurreneko liburuan. Elkarrek argitaratu duen 'Kabitu ezina' ostegun goiz honetan aurkeztu du egileak Donostian, Xabier Mendiguren editorearekin batera. «Hau idazle bat da», esan du narratzaile gisa ipuina lantzea zer den ondotxo dakien Mendigurenek. Idazle plazaratu berriak azaldu du hasiera batean elkarren arteko loturarik gabe sortutako ipuinen artean lehiaketa baten kontura hasi zirela harremanak sortzen, eta horiek zeharo estutu zirela aholku bati jarraituz izenburu beraren pean jarri zituenean denak.

'Kabitu ezina' da alegia izenburu hori. Izan ere, ezinegonetik eta kabitu ezinetik, sosegu faltatik badago zerbait ipuin denetan. Eguneroko egonezinak, gehienetan. «Nahiz eta zortzi ipuin autonomo izan, badaude behin eta berriro azaltzen diren gaiak: egunerokotasuna, gizarte harremanak, kabitu ezinaren sentipena», azaldu du ipuingileak. Bere kasuan, sentipen horrek ondorio organikoak ditu, «iheserako bulkadan amaitzen den sentsazio oso fisikoa» eragiten dio, alegia, «inguruan ez enkajatzearen» sentsazioak.

Giza harremanak dira, azken batean, ipuinen oinarrizko osagaia, «literaturako gai nagusia hori delako, azken batean». Arreta berezia eskaini die, besteak beste, «taldeetako dinamikei, batez ere tinkoak diren eta asko luzatzen diren taldeetakoei», (ikus familia, edo bizi osorako kuadrilla klasikoa), eta dinamika horien funtsean dauden «botere harremanei». Normala dena eta normaltasunetik kanpo dagoena ere izan ditu gogoan; eta bakardadea; eta heriotza, «modu literalean zein bizitzaren fase desberdinen amaierari lotua»; eta maniak...

Nork bere erara bizi eta kudeatzen dituen kontuak dira horiek guztiak, baina ipuin askotan dimentsio kolektibo moduko bat ere badute, harremanak horixe direlako, azken batean. Eta harreman horiei erreparatu ondoren, ipuinen bidez erakutsi du Aintzane Usandizagak elkarren artean harremanduz osatzen dugun egunerokotasun 'normal' horretan sortzen diren pitzadurak.

Pili Aguadok azalerako eta barrualderako egin dituen marrazkiak asko estimatu eta eskertu ditu EHUn Artearen Historian lizentziatu ondoren Malagako Unibertsitatean Kultura Artistikoaren Gizarte Garapenean graduondokoa egindakoa den Usandizagak, eta irakurlearen esku utzi du berak hasitako ipuinak osatzea, «irakurketa zabalak ahalbidetzea» delako, azken batean, ipuinetik gustatzen zaiona.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Eguneroko ezinegonak, zortzi ipuinetan

Eguneroko ezinegonak, zortzi ipuinetan