Borrar
Mitxelko Uranga, astelehen honetan Donostian liburuaren aurkezpenean. Iván Montero

Egiaren krisia aztertu du Mitxelko Urangak 'Emognosia' saiakeran

Egia-ostearen garaian bizi garela agertzen duten sintomak aztertu ditu idazleak

Itziar Altuna

Donostia

Astelehena, 13 urria 2025, 17:42

Comenta

Mitxelko Uranga (Berango, 1978) irakasle eta idazleak egiaren krisia aztertzen 'Emognosia' (Erein) liburuan. Saiakera honetan emozioa bidelagun duen egungo gizarteari buruz hausnartzen du autoreak. Pandemian «arrazoiak ondoa jo» zuela-eta, sintomak eta kausak ikertzeari ekin zion Urangak, eta 'Emognosia' lan horren emaitza da.

Emognosia hitza emozioaren eta ezagutzaren arteko fusioa da, eta Inazio Mujika Iraola editorearen esanetan «gure garaia laburbiltzen du, ez gara jada arrazoizko izaki hutsak, emozioek gidatzen gaituzte eta horren arabera eraikitzen dugu errealitatea».

Lan honetan Urangak Faustoren mitoa hartu du abiapuntu: boterea eta ezagutza nahi dituen gizakia, baina azkenean Mefistofedes deabru maltzurrarekin ituna eginda, bere arima galtzen duena. «Fausto garaikidea gu geu gara, eta hiperkapitalismoaren (Mefistofeles maltzurraren) menpe bizi gara, desiren eta emozioen merkatuan harrapatuta», azaldu du editoreak.

Egiak garrantzia galdu duen garaian bizi gara, egia-ostearen garaian, eta hori agerian uzten duten sintomak anitzak dira Mitxelko Urangaren esanetan. Alde batetik, sare sozialetan milioika jarraitzaile dituzten influencer gazteek ez diote garrantzirik ematen egiari, eta hauek dira «gure gazteak ilustratzen dituztenak», azpimarratu du. Bestalde, beraien helburuak lortzeko edozer esateko prest dauden agintari populistak agertu dira azken urteetan, egiarik ez dagoela diotenak. «Arrazoia baztertu eta emozioei heltzen diete». Argudio falta ere nabarmena da gaur egun, baita «eztabaida sakonak ekiditeko joera», eta horrek «negazionismora garamatza». Eskura informazio «pila» dugun garai honetan, «errazena emozionalki gurekin datorrena edo gustuko duguna hautatzea da», iritzi du Urangak.

Hitz 'berriak'

Covid-19aren pandemia geroztik oso erabiliak diren hainbat hitz berri barneratu ditugu: negazionismoa, konspiranoia, terraplanismoa, fake news, egia-ostea… Liburuan hitz hauek eta antzekoak biltzen dira, nondik datozen, zeinek erabiltzen dituen eta nola zabaldu diren azaltzeko.

Inazio Mujikaren esanetan, 'Emognosia' ez da salaketa hutsa, ezta etsipenaren testua ere, «autokritikarako gonbidapena» baizik. Filosofia liburua izanik, modu «ulerterrazean» idazten saiatu dela aitortu du Urangak. Bigarren hezkuntzan eta batxilerren filosofia irakaslea da eta bere ikasleengan pentsatu du idazterakoan, nahiz eta doktore izanik batzuetan joera duen «teorizazio handiegira». Horregatik, «oreka» hori bilatzen saiatu dela agertu du, modu errazagoan uler daitezkeen adibide eta zantzuen bidez. Hala ere, «gaian interesa duen edonork» irakurtzeko saiakera dela azaldu du.

Saiakera hau Juan San Martin bekaren emaitza da, UEU eta Eibarko Udalak sustatzen dutena. Eduardo Apodakak, Joseba Gabilondok eta Mitxelko Urangak irabazi zuten 'Apokalipsiaren ondorenaz' lanarekin. «Bakoitzak liburu bana idatzi genuen eta niri egiaren ingurukoa tokatu zitzaidan». 'Emognosia' Urangaren lan horren zati bat da, Bilboko Udalak ematen duten Miguel de Unamuno saria irabazi duena.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Egiaren krisia aztertu du Mitxelko Urangak 'Emognosia' saiakeran

Egiaren krisia aztertu du Mitxelko Urangak 'Emognosia' saiakeran