Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Xabi Borda, artxiboko argazkian. sara santos

«Edozein unetan haizea hartzera doan» mundutik gorde nahi dituenak hi­tzetara ekarri ditu Xabi Bordak

'Urtu aurretik' argitaratu du Susaren eskutik, bere hirugarren poema liburua

n. azurmendi

Astelehena, 28 martxoa 2022, 11:01

Comenta

Urteak zerama­tzan libururik argitaratu gabe Xabi Bordak (Azpeitia, 1981), eta hirugarrena ekarri du gure egunerokoan «mundu hau pikutara doan sentsazioa inoiz baino presentago» dagoen momentuan.

XXI. mendeko hirugarren hamarkada hasi berritan arrastaka daramatzagun klima larrialdiadiari lotutako zenbait kalamidade zerrendatzen hasi zuen Bordak aurkezpena, ondoan Susako editore Leire Lopez Ziluaga zuela. Azken asteetan oso aipatua izaten ari den Kafkaren 1914ko esaldi bat ekarri zuen gogora editoreak: «Alemaniak gerra deklaratu dio Errusiari. Arratsaldean igeri egitera joan naiz».

LIBURUA

  • Izenburua. Urtu arte.

  • Egilea. Xabi Borda.

  • Argitaletxea. Susa.

  • Orrialde kopurua. 88.

  • Salneurria. 13.50 euro.

Horrelaxe gabiltza, alegia: poloak urtzen, munduaren erdia egarri, bestea urpean geratzeko arris­kuan, pandemia ezin mende hartu, gerra hemen ondoan, eta geu eguneroko martxari eutsi nahian. «Inoizko mundurik inoiz­ko­enean bizi gara», Xabi Bordaren hitzetan, «Aro Inoizkidean», eta kinka honetan berak erabaki du hitzetara ekar­tzea, hitzen bidez betikotzea, arriskuan dauden eta gordetzea merezi duten gauzak.

«Poemotan ez da amaiera irudikatu nahi, ez da akaberarekin jolastu nahi. Gutxi axola du horrek», esan zuen. 2020ko gabonetatik 2021eko uda arteko tartean ida­tzitako poemen xedea bestelakoa da: «Guztia zartatu aurretik ondo begiratu nahi zaio inguruari, jendeari, eta gorde nahi direnak hi­tzetara ekarri».

«Edozein unetan haizea har­tzera doan mundu horri erreparatzeko» ez da urrun joan, oso gertu baititutu gertatzen ari den horren guztiaren zantzu eta ondorioak. Hain zuzen ere, «joan doan mundu hori, bere ziurgabetasunean, larrialdi, krisi eta abar guztiekin, etxe barruan dago, domestiko bihurtu da».

Hala ere, editoreak nabarmendu bezala, «arrunt dirudien egunerokoa ageri denean ere zerbait gehiago gertatzen ari denaren sentsazioa izango du irakurleak». Berak asmatu beharko du zerk eragiten dion sentsazio hori, «egitura narratibo minimo bat» eman baitie Xabi Bordak lau ataletan banatutako 44 poemei, «ia dena ezkutuan» utzirik. Agerikoagoak egingo dira, agian, apiriletik aurrera Felipe Murillo musikariarekin batera egingo dituen aurkezpen-errezitaldietan.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco «Edozein unetan haizea hartzera doan» mundutik gorde nahi dituenak hi­tzetara ekarri ditu Xabi Bordak

«Edozein unetan haizea hartzera doan» mundutik gorde nahi dituenak hi­tzetara ekarri ditu Xabi Bordak