Borrar
Borja Luna

Bob Dylan eta Louise Glück euskaraz Jokin Zaitegi bekari esker

Xabier Payak eta Garazi Ugaldek Literaturako Nobel Saria jaso duten bi poeten lanak itzuli dituzte, garaikide izan arren mundu banako artistak

Jon Agirre

Donostia

Osteguna, 16 abendua 2021, 13:10

Comenta

Jokin Zaitegi arrasatearrak irekitako bideari jarraipena emanez Bob Dylan eta Louise Glück poeta estatubatuarrak euskarara itzuli dituzte Xabier Payak eta Garazi Ugaldek, hurrenez hurren. Literatur Nobel saridunak biak, garaikideak izan baziren ere «bi mundu guztiz ezberdin» islatu zituzten euren lanetan bi itzultzaileek nabarmendu duten bezala. «Oso ezberdinak izan ziren bai ibilbideagatik eta bai moldeagatik. Dylanenak gutariko askori musika bidez heldu zaizkigu eta Gluck konbentzionalagoa dela esan genezake», azaldu zuen Ugaldek.

Dylanen 100 kantu ekarri ditu euskarara Payak eta Glücken 'Basairisa' itzuli du Ugaldek. Izan ere, Xabier Mendiguren Elkarreko editoreak zehaztu zuen bezala «euskal liburugintza bi ardatz nagusiz osatzen da: euskal idazleek euskaraz sortzen dutena eta munduan zehar sortutakoa itzulpenari esker euskarara ekarritakoa. Biak behar ditu euskarak».

Ildo horretan, XX. mendeko musika herrikoian halako eragina izan duen konpositore, interprete eta letragilearen antologia bat euskaratzea «zor bat kitatzea» dela zehaztu du Payak. Hori bai, Mendigurenek azaldu bezala, 100 kantuak artista estatubatuarraren agenteek hautatuak izan dira. Orain arte izan duen erronkarik handieneko prozesua azaltzeko Joxerra Gartziaren laguntza baliatu du, segituan konturatu baitzen «xerpa on bat» behar zuela, «ahozkotasunean ezagutza handia izango zuena». Dylanek zer kontatu duen itzultzea baino, haren tonu erregistroak euskaraz eraikitzea izan da erronka zailena Gartziaren ustetan. «Dylanek euskaraz nola kantatuko lukeen asmatzea eta hau sinesgarri izatea», hain zuzen ere. Eta hain ibilbide luzeko artista baten kasuan «labirintoa» izan da Payarentzat. « Emaitza pospolo kaxa bat izan da, hori zen nire erronka, 100 pospolo izango zituen kaxa egitea. Ingelesez pizten denean hemen gaudenoi ere euskaraz entzutean emozio horiek pizteko gai naizen».

Glück, estreinakoz euskaraz

2020an Literaturako Nobel Saria ematean, Suediako Akademiak Glücken «ahots poetiko berezi eta nahasezina» nabarmendu nahi izan zuela gogoratu du Ugaldek, poeta estatubatuarrak «edertasun soil baten bitartez existentzia indibiduala unibertsalki egiteko» duen gaitasuna. «Ur oso sakonetan murgiltzeko gai da soiltasun baten bidez», laburtu du lezoarrak. Bere esanetan, Glück «literatura garaikidearen ahotsetako bat» da.

1992an argitaratu zuen 'Basairisa' eta segituan izan zen goraipatua. Ugaldek zehaztu duenez, 54 poemaz osatutako bilduma «lorategiaren metaforaren» inguruan osatzen da eta abiapuntu horretatik «gizakien emozioez eta bestelako gaiez» mintzatzen da. Hori bai, ahots ezberdinetatik. «Batetik, landare izena daramatenak, landareek zerbait esateko dutena; bestetik, lorezain figuraren bitartez gizakiak hitz egiten dutena eta hausnarketak jasotzen dituenak; eta, azkenik, jainkoa izan daitekeen gizaki zerutiar bat agertzen diren poemak».

Ordutik egindako ibilbidean bezala, Glücken funtsa «zerbait esatea da eta emozioak, desira, trauma, haurtzaroa edo familiako harremanek dute lekua», azaldu du itzultzaile lezoarrak.

Literaturako Nobel Saridunak euskaratzea helburu duen Jokin Zaitegi sariketa Elkar argitaletxeak eta Arrasateko AED elkarteak, Arrasateko Udalaren eta Laboral Kutxaren laguntzarekin, antolatzen dute. Mendigurenek nabarmendu bezala arrasatearra nazioarteko egileak euskaratzeari «lasterren eta ongien» ekin ziotenetako bat izan zen eta haren omenez antolatzen da sariketa.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Bob Dylan eta Louise Glück euskaraz Jokin Zaitegi bekari esker

Bob Dylan eta Louise Glück euskaraz Jokin Zaitegi bekari esker