Borrar
Booktegi

Egun osoko jaialdia bosgarren urteurrena ospatzeko

Urriaren 22an izango da Usurbilen literatura, musika, arte ederra, solasaldiak eta antzerkia batzeko

Igandea, 4 iraila 2022, 17:53

Comenta

Booktegi plataformak bosgarren urteurrena ospatzeko egun osoko ekitaldia antolatuko du urriaren 22an Usurbilen literatura, musika, arte ederra, solasaldiak eta antzerkia batzeko. Oraingoz egitaraua eta partaideak nor izango diren jakinarazi du antolakuntzak eta sarrerak eskuratzeko bidea irailean irekiko dela.

Booktegi ekimena 2017an jaio zen eta ordutik 'Guztion liburuak, guztiontzat' lemapean liburu mordoa eskaini ditu formato digitalean erabiltzaileak deskargatu ahal izan ditzan. Era berean, autoreentzat euren lanak kaleratu eta ezagutarazteko beste bide bat ireki du plataformak. Horixe baliatu zuen esaterako duela urtebete Xabier Castrillonek 'Estropadak etxetik' kaleratzeko. Paperean soilik 100 ale argitaratu zituen eta, hortik aurrera, eskuratu nahi zuen orok lor zezan booktegi plataforman eskegi zuen.

Egitaraua

  • 10:00. Poesia itzulera. Noaua. Usurbilgo liburutegian.

  • 11:30. Solasaldia: Itziar Ugarte, Oihana Arana, Ibon Larrazabal eta Amaia Arakistain.

  • 12:30. Ipuinak eta antzerkia. Udarregi ikastolako kideak.

  • 16:00. Anarik eta hainbat gonbidatuk kontzertua emango dute Habiak diskoko abestiak ardatz hartuta.

  • 17:00. Solasaldia: Edorta Jimenez, Maite Darceles, Danele Sarriugarte eta Bakartxo Iguaran.

  • 18:00. Emanaldia. Azken aurreko manifestua. Iraia Elias eta Hatxe.

  • 19:00. Solasaldia: Asel Luzarraga, Irati Majuelo, Aitziber Etxeberria eta Ana Galarraga.

  • 20:00. Emanaldia. Meza Nagusia. Uxue Alberdi eta Amorante.

Ekitaldiak Usurbilgo Sutegi kultur etxean izango dira. Itxaro Bordak egingo ditu anfitrioi lanak, eta Xabi Strubellek musika joko du ekitaldien artean.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Egun osoko jaialdia bosgarren urteurrena ospatzeko

Booktegi: Egun osoko jaialdia bosgarren urteurrena ospatzeko