Borrar
Pako Aristi, aurkezpenaren aurretik. Iñigo Royo
Pako Aristi | 'Iñaki bota daue'

«Bertsio ofizialaren hutsuneak» betetzeko ikerketa

Gure bazterrak elkarteak bildutako informazioari «galbahe lan itzela» eginda eta «ipuinak lekukotzekin kontrastatuz» ondu du Pako Aristik 'Iñaki bota daue' (Erein) ikerketa-lana, Iñaki Etxabe nork eta zergatik hil zuen galderei argi-printza eman nahian

Jon Agirre

Donostia

Jueves, 19 de junio 2025, 16:23

Enkargua edo eskaria ez zen makala, Iñaki Etxaberen kasuari -2023an Eusko Jaurlaritzak motibazio politikoko biktima bezala onartu zuen- argi printzak emate aldera nork eta zergatik hil zuen galderei erantzuna ematea. Halako gertakarian bueltan istorio eta «ipuin» asko sortzen direnez, urte luzeetan zehar bildutako eta Gure bazterrak egindako ikerketaren bitartez jasotako informazioari «galbahe lan itzela» eginda ondu du Pako Aristik 'Iñaki bota daue' (Erein) liburua. Lehen lan hori Ander Lizarralde Gure bazterrak elkarteko kideak egin du eta argi utzi du Aristik «ekarpen» hori gabe ezingo lukeela idatzi. «Informazio kopuru handia dago. Nire lana filtratu eta baliozkoa edo duda-mudazkoa, faltsua, zer zen ikustea izan da, galbahe lana egin. Eta kontakizun moduan bildu». Bide horretan Ereinen «ausardia» goraipatu du Aristik, horrelako istorioak plazaratzea «konpromisoa» dela iritzita. «Historia berezia da, aurkeztean horren defentsa egiten da eta horrelako sinetsi egin behar da, sinesgarritasuna eman istorioari eta ikerketari», eskertu du. Familiari ere «babesa, onespena» eta emandako «testigantza, datu eta pistak» eskertu dizkie.

Inazio Mujika Erein argitaletxeko kideak azaldu bezala 'Iñaki bota daue' liburuan ez dira soilik Etxaberi buruzkoak kontatzen, «Francoren azken urteko azken hilabeteetan» jazotako beste zenbait gertakari ere bildu dira, zehazki 1975eko irailetik urrirako 20 egun. Lehena irailaren 27an Jon Paredes 'Txiki', Angel Otaegi eta FRAPeko hiru kide Madril, Bartzelona eta Burgosen exekutatu zituztenekoa, «Francoren aroko azken exekuzio legala», Mujikak esan bezala. Ostean, handik astebetera Arantzazuko santutegian ikurrina jarri -garaian debekatua zena- eta hura Guardia Zibilek kendu ostean urriaren 5ean ETAk jarritako bonbagatik bost lagunetako hiru hil zirenekoa. Iñigo Iruin abokatuak aurrez esana du «estatu terrorismoaren belaunaldi berriko lehen hilketa» dela Etxaberena eta, hain zuzen, liburuaren tesi nagusia erailketa «mendekuz» egin zela da.

Gertakarien lekukotzek jaso zutenez, iluntzean aurpegi estalia zeramaten hiru gizon Kanpazar gainean azaldu ziren eta Kanpazar gainean zuen ostatu aurrean metrailatu zuten. Aristik xehatu duenez, ostean familia saiatu da autopsia -badakite egin zitzaiela, kobratu zitzaielako-, sumario poliziala, atestatua eta ikerketari buruzko informazioa lortzen, baita Iruin bera ere, baina ez da arrastorik aurkitu. «Bertsio ofizialaren hutsuneak» bete nahi izan ditu ikerketak, «askotan erraza» izan ez dena, esatekoa zutenak hilak direlako edo «memorian ez direlako gogoratzen», azaldu dute. Era berean, salatu dute ez dutela instituzioen laguntzarik lortu.

'Iñaki bota daue'

'Iñaki bota daue'
  • Egilea: Pako Aristi.

  • Argitaletxea: Erein.

  • Orrialdeak: 240.

  • Prezioa: 23,00 euro.

Abiapuntu ziren bi galderak erantzute aldera, bildutako informazioan «froga garbi edo paper» bat aurkituko zutela ez zuen espero Aristik. Hartara, «pistak elkarrekin lotzen» eta «bide bat egiten» joan dira, informazioa ahal zela lekuko bat baino gehiagorekin kontrastatuz. Emaitza, azaldu du, «gezi» bihurtu da: «Seguru samar tiroa Francisco Burgos Nuñezek egin zuen», gehitu dutenez Gernikako kuarteleko Guardia Zibila zena. «Dedukzio bat da, froga enpirikorik gabe». Pertsonaz galdetua izan denean, xehatu du «misterioa» dela, ostean '23F' deiturikoan «protagonismoa handia» izan zuela -kazetariek «anorak berdeduna» deitu omen zuten eta Suarezi isiltzeko agindua eman ziona omen da, baita TVEko kamarak geldiarazi eta emisioa moztu zuena-, baina gutxi gehiago dakitela. «Ez zuten epaitu. Ez da eskelarik atera, ez dakigu ezer ordutik».

«Nork eta zergatik»

Erailketak, Aristik defendatu du, helburu bikoitza zuen. Batetik, Arantzazun izandako atentatuagatik «mendekua»; bestetik, mezu argia helaraztea: «ETAri ezein laguntza ematen dion hori arriskuan zela». Hala, ETAko buruzagiak iparraldean segurtasun neurri handiekin zebiltzan unean, idazlearen ustez «kokaleku politiko hartan botatzeko piezarik errazenetakoa zen» Etxabe. Idazleak adierazi duenez «arrisku txikiko eta oihartzun handiko hilketa zen», bere anaia Juan Jose, urte luzez ETAn izana «baina ordurako utzia» zuena, «oso garrantzitsua» zelako.

Etxabetar familia, aurkezpenaren aurretik. Iñigo Royo

Ikerketa-lanean atera dira ere handik astebetera Legutioko Guardia Zibilen kuartelaren aurrez aurre hilik agertu zen German Agirre taxilariaren erailketa, garaian zurrumurruz bildua izan zena; Juan Zelaia enpresariak jasandako hainbat jarraipen eta hiltzeko saio; eta 1978an Etxeberen anaiak, Juan Josek, eta honen bikote zen Agurtzane Arregik Donibane Lohizunen zuten jatetxe aurrean jasandako atentatua. Lehena larriki zauritua suertatu zen eta Arregi hilik. Azkena da ETAk eraildako José María Portell kazetaria. Horrek, Aristik defendatu du, gertakariak «bate batean bezala elkarri lotuta» eman zirela erakusten du, «ez zirela gauza islatuak, dena zegoela interelazionatuta», baita «diktadura garaian inpunitate osoa zutela ia nahi zuten guztia egin eta inoren bistan dokumentaziorik ez uzteko».

Liburuarekin «oso pozik eta eskertuta» azaldu da Olatz Etxabe, Iñakiren alaba. Duela 50 urteko gertakariak izanik familiari «barrenak astindu» dizkiola onartu du, eta bizitako «infernua», jasandako «mehatxuak, erailketak, atentatuak...» ez zirela hartara mugatu, ostean Juan Jose Etxabek eta Agurtzane Arregik jasandakoak erakutsi duen bezala. «Berriro bizi behar izan genuen guzti hori». Hala ere, «beste errelato bat» ekartzen duela nabarmendu du, «beste gauzak ere» gertatu zirela eta, batez ere, edukiari esker «estatuaren erantzukizuna eta inpunitatea argi» ikusten dela.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco «Bertsio ofizialaren hutsuneak» betetzeko ikerketa

«Bertsio ofizialaren hutsuneak» betetzeko ikerketa