Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Asier Sanz Nieto eta Iñaki Mendizabal Elordi, liburuaren egileak.
Asier Sanz eta Iñaki Mendizabal

Berriro itsasoratu dira 'Euskal piratak'

Poltsikoko formatuan berrargitaratu du Txertoak, euskaraz eta gaztelaniaz, Asier Sanz ilustratzaileak eta Iñaki Mendizabal kazetari eta idazleak

n. azurmendi

Larunbata, 26 azaroa 2022, 12:34

Comenta

Aspaldiko ofizioa da piratarena, antzinatetik datorrena, baliozko ondasunak garraiatzen zituzten itsasontziak zebiltzan itsaso gehienetara hedatua. Euskal Herriak ere eman zuen bere garaian pirata eta kortsario ezagunik, kopuru ugari samarrean eman ere. Horietako askoren istorio eta ibilerak jasotzeaz gain, halako 'industria' bat ahalbidetu zuen testuinguruaren berri ematen du Txertoak argitaratu berri duen 'Euskal piratak' liburuak, 'Piratas vascos' gaztelaniazko bertsioa ere baduena.

Asier Sanz Nieto (Bilbo, 1959) marrazkilariaren eta Iñaki Mendizabal Elordi (Berriatua, 1968) idazle eta kazetariaren lana berriz argitaratu duela esatea zuzenagoa litzateke, aurretik album formatuan kaleratuta zena poltsikoko liburu bilakatuta itsasoratu baita oraingoan. 100 orrialdetan, eta 12 euroren truke, informazio asko helarazten zaie irakurleei, kontakizun bizi-bizian. Piratei eta itsasoko beste lanbide batzuei buruzko liburu gehiago idatzita dauzkan Mendizabalek segituan harrapatzen du irakurlea. Bestalde, nahiz eta formatuak ez dien mesede handirik egiten ilustrazioei, nabarmena da Sanzek abentura giroko irudiak eta ontziak marrazterakoan-eta oso komenigarria den zehaztasuna uztartzeko duen trebezia.

Liburuan daude munduko itsasoak korritu zituzten Joannes Suhigaraychipi, Ixtebe Pellot, Jean Lafitte, Michel le Basque edo Pedro Larraondo zein haien inguruan, edo haiekin borrokan, ibili ziren beste hainbat pertsonaia. Baina euskal pirata eta kortsarioen urrezko garaiek Lapurdiko eta Gipuzkoako kostaldera eta lehorreko askoren poltsikoetara ekarri zuten loraldiaren berri ere ematen du, abentura kutsua eta dibulgazioa bateratuz.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Berriro itsasoratu dira 'Euskal piratak'

Berriro itsasoratu dira 'Euskal piratak'