Borrar
Bertol Arrieta idazlea, Donostian egindako aurkezpena baino lehen. Iñigo Royo
«Azalean» baino «azpi korronte indartsuek» mugitzen duten ipuin-bilduma
Bertol Arrieta | 'Diesel'

«Azalean» baino «azpi korronte indartsuek» mugitzen duten ipuin-bilduma

Bertol Arrietak aurkeztutako lanaren protagonistak zein zazpi ipuinak dira 'Diesel' (Alberdania), egunerokotasunetik abiatutako lana

Jon Agirre

Donostia

Lunes, 28 de abril 2025

Blokeo egoeran eta grin handirik gabe jarduten duen idazlea, haurraren urtebetetze festa «kondenatzat» duen aita, kazetari prekario bat pintore bati buruzko misterioa deskubritu nahi duena. Hau da, «ezinbestean bizitzera ohitu» diren 40 eta 50 urteko pertsonaiak. Horixe da Bertol Arrietak (Zarautz, 1975) astelehen honetan aurkeztutako 'Diesel' (Alberdania) ipuin-bildumaren ardatza. Ez da ausazko izenburua, protagonistenizaera lasai hori, baita ipuinen bilakaera azaldu nahi izan baitu. «Ez dago azelerazio, tragedia, txiribuelta edo bukaera biribil handirik. Ez eta mezu moralizanterik, ez da pertsonairik epaitzen», xehatu du Arrietak.

Egileak, hori bai, kontatu du ez zela planteatutako zerbait izan eta idazterakoan «bulkadei» jarraitu ziela, maiz «tonu edota xehetasunen bat», egunerokoan, astelehen buruzuri batean, ikusi, bizi eta gerta daitezkeenak. «Intuizioari jarraika idatzi dut, teorizatu edo buruari helburu bat jarri gabe». Ostean, aurkezpenari begira testu bat prestatze aldera hasi zuen idatzitakoari buruzko hausnarketa. «Orain konturatu naiz badirela gai edo hari batzuk».

Aritz Galarraga editorearen esanetan hiru dira 'Diesel' ipuin-bilduma osatzen duten zazpi testuak batzen dituzten hariak. Lehena, aipatutako «diesel pertsonaiak, reprise handiko jendea ez bada ere, baina behin martxa hartuta ekin, eta ekin, eta ekin...» aurrera egiten dutenak. Egileak gehitu du «kontziente direla bizitzaren bigarren erdira heldu direla, biniloaren B aldea entzuten» ari direla eta euren artean sortu diren harremanetan «arrakalez beteriko posoa, iragana» agerikoa dela. Arrietak esan duenez «munduari eta bizitzari egunero astelehena balitz bezala» begiratzen diote. Izan ere, narrazioetan «dekadentzia erretratua» egin nahi izan du, besteak beste sexu harreman inperfektuekin, edo heriotza oso presente jarriz. Editorearentzat «oso interesgarriak» dira eta autoreari idazteko «behar duen erregaia» ematen diote.

'Diesel'

'Diesel'
  • Egilea: Bertol Arrieta.

  • Argitaletxea: Alberdania.

  • Estiloa: Narrazioak.

  • Orrialdeak: 118.

  • Prezioa: 16 euro.

Bigarren haria edo konexioa bizitzako «gai garrantzitsuak, literaturako gai handiak» dira: giza harremanak -bikotekide, lagun edo familia girokoak- eta horien artean gertatzen diren gaizki ulertu eta ezin ikusiak. Hala, Galarragak xehatu duenez «bizitzeko ezintasuna, heriotza edo honen absurdoa» bezalakoak lantzeko «haur baten urtemuga festa» baliatzen du idazleak.

Azkenik, hari bezala «su artifizialik» gabeko Arrietaren kontaera nabarmendu du. Aurreratu duenez, ipuinen «azalean ezer gertatzen ez dela badirudi ere azpi korronte indartsuek» istorioa mugitzen baitute. Kotxeekin egin du alderaketa, Ferraria izan baino Daciak aurkituko dituela irakurleak. Eta hori edertzat jo du, izan ere «irakurleetako zenbatek gidatzen du Ferrari bat?», bota du.

Oier Etxeberria Alberdaniako kideak nabarmendu bezala «irakurketa atsegingarria» eskaintzen duten zazpi «ipuin txinpartatsuk» osatzen dute 'Diesel', bakoitza istorio ezberdina, baina gainerakoekin «konexio berezia» duena. «Eguneroko bizimodu goibel, lauso eta esperantzarentzat tarte handirik gabekoak bikain harrapatzen dutenak». Etxeberriak azaldu duenez, testun bidez «dekadentziaren erretratua» aurkeztu du Arrietak, «ironiaz batzuetan, nostalgiaz besteetan, umore surrealista samarrez sarritan». Era berean, zinema munduarekiko erreferentziak goraipatu ditu Etxeberriak edota 2022an Iñigo Salaberria bideoartistari edota Aki Kaurismäki zinemagile finlandiarrari egindako omenaldi bana barne.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco «Azalean» baino «azpi korronte indartsuek» mugitzen duten ipuin-bilduma