Borrar
Las diez noticias de la jornada
Koro Navarro itzultzailea, agerraldiaren aurretik.
Dennis Lehane | 'Erruki onez'

Alaba desagertuaren bila «mundua hankaz gora» jartzeko prest den ama

Dennis Lehaneren azken eleberria, 'Erruki onez', euskaratu du Koro Navarrok Igelarentzat

Jon Agirre

Donostia

Miércoles, 4 de junio 2025, 09:52

Boston. 1974. Gau batean etxetik irten, baina itzultzen ez den eta inondik agertzen ez den alaba. Suspense horretatik abiatzen da Dennis Lehaneren (Boston, 1965) azken nobela, 'Erruki onez', Koro Navarrok euskaratu eta Igelak argitaratu duena. Idazle bezala izan duen ibilbidean «suspense nobelak, thrillerra eta genero beltzekoak» idatzi dituela azaldu du Inazio Mujika Igela argitaletxeko ordezkariak eta «etsipenari eta erresistentziari buruzko istorio lazgarri» honek hiruetatik duela.

Sinopsiak esan bezala, Mary Pat Fennessy ama langilea da, eta Bostongo langile-klaseko auzo irlandar batean Jules alaba aurrera ateratzeko borrokan bizi da. Hau desagertzean «bilaketa gupidagaberi» ekiten dio eta, giro horretan, irakurleak garaia ezin hobe ezagutuko du, han balitz bezala, «delinkuentziaren, arrazakeriaren eta bere komunitateko boterearen arteko lotura ilunekin egiten du topo». «Nobela guztia bilaketa bat da. Azken finean mendekua, kapaz da mundua hankaz gora jartzeko alaba aurkitzeko», iritzi du Mujikak.

Biek azaldu bezala Lehane bestseller egile «tipikoa, mundu osoan zehar milioika liburu saltzen» dituen idazlea. Hori bai, Mujikak esan bezala «izenagatik askok» agian ez dute ezagun izango, baina bai bere nobeletan oinarritutako ikus-entzunezkoengatik, bereziki Clint Eastwooden 'Mystic River' (2001), Martin Scorseseren 'Shutter Island' (2003) edo 'Gone, Baby, Gone' (1998), «ospe handia» eman dioten lanak.

'Erruki onez'

'Erruki onez'
  • Egilea: Dennis Lehane.

  • Itzultzailea: Koro Navarro.

  • Argitaletxea: Igela.

  • Orrialdeak: 352.

  • Prezioa: 24 euro.

Lan horietan bezala, Mujikak azaldu du 'Erruki onez' eleberrian «ezagutzen duenetik» ari dela Lehane. Horri esker egiten du «hain ondo» giroketa lana. «Garaia oso ondo erakusten digu, modu bizi-bizian gainera, pultsu narratibo inbidiagarria du». Kontatu duenez, Boston «kaosaren erdian» da eta tentsio hori «orrialde bakoitzean» nabari da. «Erre egiten du bakoitzak eta hurrenera zaramatza. Irakurtzeko zaletasun minimoa badu irakurleak ez du utziko amaiera arte», goraipatu du.

Pertsonaiak une tentsoak pasa bezala, itzulpen prozesuan zalantzak ere izan ditu Navarrok. Lehen unetik ikusi zuen itzultzaile bezala bi zirela erronka nagusiak, «asko kezkatu nindutenak»: batetik, «hizkera zatarra, biraoak, itsuskeriak»; bestetik, «kontaketaren belozidadea». Ingelesez gehien erabilitako hitza 'fuck' dela kontatu du, haren aldaerekin jolastuz, «aditz, substantibo eta adjektibo bezala erabilia, ondo esplotatua», eta euskaraz ez «dela halako askorik». Hala, erabaki zuen nahi zuena egitea eta, tarteka, gaztelaniazkoren bat aurkituko du irakurleak.

Bigarrenik, abiadura islatzeko, Euskaltzaindiaren webguneko 'Noeren ontzia' sailean aurkitutako 'Erregea ala gatza' ipuina izan da gako. «2-3 ideia oso inportante eman zizkidan, esaterako ordenarekin eta aditzarekin nola jokatu». Azkenik, hitanoa dela-eta, txikitan ez erabili izana erronka izan du. «Neskei ez ziguten egiten, eta oraindik arraro xamarra egiten zait», kontatu du. Lagunartekoan, noski, erabili du baliagarria delako «lagunarteko erregistroa» edota «gizonak eta emakumeak» ezberdintzen eta «pertsonaien arteko hierarkiak» ezartzen laguntzen duelako.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Alaba desagertuaren bila «mundua hankaz gora» jartzeko prest den ama

Alaba desagertuaren bila «mundua hankaz gora» jartzeko prest den ama