Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Alaine Agirre, Iñigo Astiz eta Mikel Valverde, asteazken goiz honetan Donostian. lusa
Bi ahate lotsagabe, untxi txiki bat eta nortasun handiko txakurra
Haur literatura

Bi ahate lotsagabe, untxi txiki bat eta nortasun handiko txakurra

Haurrei zuzendutako liburu bana argitaratu dute Alaine Agirre, Bernardo Atxaga eta Iñigo Astiz idazleek

nerea azurmendi

Miércoles, 19 de octubre 2022

Asko aberastu da azken egunotan haurren liburutegietako abere aniztasuna, lehendik ere ezagunak ziren Pank eta Punky Bernardo Atxagak sortutako ahate bitxiei Alaine Agirre eta Iñigo Astizen liburu berrietan bizi diren animalia ugariak bildu baitzaizkie.

Astelehenean aurkeztu zuen Atxagak Gasteizen, Mikel Valverde ilustratzailearekin batera, Pamielak argitaratu duen ahateen istorio berria: 'Ata Pank eta Ate Punky. Bisita'. Oraingoan, Nelotxo txakurrarekin partekatuko dituzte xelebrekeriak, ahate aldrebeson jarraitzaileen gozamenerako.

Liburua

  • Izenburua: Ata Pank eta Ate Punky. Bisita.

  • Idazlea: Bernardo Atxaga.

  • Ilustrazioak: Mikel Valverde.

  • Argitaletxea: Pamiela.

  • Orrialde kopurua: 64.

  • Salneurria: 13,90 euro.

Ez da Nelotxo Valverdek azkenaldian marraztu duen txakur bakarra, Pintto ikonikoaren itzalpetik atera baitu, Iñigo Astizekin batera, Kixkur, koska egiten ez duen txakur txuri-beltzaren arreba izateaz asper-asper eginda izen eta espazio propioa aldarrikatzen duena. Elkarrek argitaratu duen 'Kixkur. Pinttoren arreba' asteazken goiz honetan aurkeztu dute Donostian Astizek eta Valverdek, Alaine Agirrek idatzi eta Mar Ferrerok ilustratu duen 'Amaren bila'-rekin batera.

Liburua

  • Izenburua: Amaren bila.

  • Idazlea: Alaine Agirre.

  • Ilustrazioak: Mar Ferrero.

  • Argitaletxea: Elkar.

  • Orrialde kopurua: 36.

  • Salneurria: 10 euro.

Alaine Agirrek umetan oso gogoko zituen ipuin klasikoen xarma du haur txikiei zuzendutako 'Amaren bila' kontuak. Untxi Amak esaten dionari jaramon egin gabe, etxetik irten eta basoan galduko da Untxi Txiki, eta taldera banaka-banaka batzen joango diren basoko animalien laguntza izango du etxerako eta amarenganako bidea topatzeko orduan. «Txikitatik sinestu izan dut basoa magikoa dela, eta aspaldi nuen horrelako zerbait idazteko gogoa», adierazi du Alaine Agirrek, Mar Ferreroren ilustrazioekin «maiteminduta eta marabillatuta» dagoela aitortuz eta nabarmenduz, halaber, 'Amaren bila' irakurria eta kontatua izateko ipuina dela.

Liburua

  • Izenburua: Kixkur. Pinttoren arreba.

  • Idazlea: Iñigo Astiz.

  • Ilustrazioak: Mikel Valverde.

  • Argitaletxea: Elkar.

  • Orrialde kopurua: 36.

  • Salneurria: 10 euro.

Iñigo Astizek anonimatutik atera duen Kixkur ere bila dabil: bere tokiaren eta bere izenaren bila, alegia, Pintto anaia famatuak erakartzen duen argiak itzalean utzi baitu. Nortasun handiko txakurra da ordea Kixkur, eta ipuin osoan zehar ez du etsiko, kosta ahala kosta, egoera amorragarri horri buelta eman arte.

Galtzagorri elkartearen 'Behinola' aldizkarian sortu zen istorioa, funtsean, «mendeku ariketa» bat da, bizi-bizia eta oso diberrigarria, zeinaren bidez Astizek Pinttok islatzen duen «kultura popular propioa» aldarrikatzeaz gain gehienetan egiten saiatzen dena egin duen: «Errealitate konplexua formulazio sinpleen bidez» azaldu.

Kixkurren mendekua, hortaz, itzalean egon diren «alaba, ama, arreba, amaginarreba eta bikotekide ohi» askorena ere bada. Testuan, Alaine Agirrenerean bezala, garrantzi handia dute ahots gorako irakurketaren indarra areagotzen duten baliabideek.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Bi ahate lotsagabe, untxi txiki bat eta nortasun handiko txakurra