Borrar
Urgente Pradales, agredido con un espray de pimienta en Barakaldo
Txapelketan parte hartutako lagunak Bertsozale
Lehenengo fasean, bi talde sailkatu dira finalaurrekoetara

Lehenengo fasean, bi talde sailkatu dira finalaurrekoetara

Bardoetako lehenbiziko faseko 13 saioetatik 10 jokatu dira. Oraingoz, Berako 'Lamixene' eta Malerrekako 'Bertsonautak' hurrengo fasera igaroko dira

DV

Donostia

Martes, 11 de febrero 2020, 12:37

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Bardoak lehiaketako beste bost saio jokatuta, finalaurrekoetarako sailkapena eskuratu dute bi taldek. Elgorriagan, Lizarran, Barañainen eta Iruñean jokatu dira Nafarroako taldekako bertso txapelketako bigarren asteburuko saioak, bost guztira. Lehenbiziko faseko azken asteburu baten faltan, bi taldek finalaurrekoetarako sailkapen zuzena lortu dute honezkero: Berako 'Lamixene' eta Malerrekako 'Bertsonautak'.

Bost saio jokatu dira 2020ko Bardoetako bigarren asteburuan, eta hasiak dira finalaurrekoei begira gauza batzuk argitzen. Asteburukoekin, lehenbiziko faseko 13 saioetatik 10 jokatu dira honezkero, asteburu baten faltan.

Ostiralean hiru saio izan ziren. Lehenengoan, Elgorriagako ostatuan jokatutakoan, eskualdeko Bertsonautak eta Larraun da Araitz. Bi dozena taldeak izan ziren kantuan, eta lehenbizikoek eskuratu zuten puntua, Maialen Kamino gai-jartzaile zela. 50 lagun inguru bildu ziren ostatuan, giro ederrean.

Barañaingo Gaztetxean jokatu zen ostiraleko bigarren saioa, eta herriko Bertsopiztiak eta Erroibar eta Aezkoa bailaretako Pirini Bardo taldeak izan ziren parez pare, 30 lagunen aurrean. Zuhara Zaratiegik eta Idurre Villanuevak egin zituzten gai-jartzaile lanak. Azkenean, etxean gelditu zen puntua.

Ordu beretsuan izan zen Lizarrako saioa, herri horretako Gure Geroa Elkartean. Bertan, 40 lagun ingururen aurrean kantatu zuten Lizarrako bardeak eta Leitzako Atekaberts komeni taldeek. Talde bisitariak eskuratu zuen saioko puntua.

Larunbatean, Iruñeko Zaldiko Maldiko Elkartean jokatu zen saioa, eta bertan izan ziren etxeko Drimtin eta Berako Lamixene taldeak. Xabier Terreros izan zen aurkezle, 50 lagunen aurrean. Azkenean, Berako taldeak eskuratu zuen puntua, bi saiotan bigarrena eskuratuz, eta hala, finalaurrekoetarako sailkapena ziurtatuz.

Igandean, azkenik, Barañaingo Akelamendi Elkartean izan zen saioa, herriko Ipar Haizea eta Malerrekako Bertsonautak taldeak elkartu zituena. Azken horrek eskuratu zuen puntua, bere bigarrena, eta hortaz, finalaurrekoetan egoteko txartela ziurtatu zuen.

Horrela, hiru saio falta dira lehen fasea bukatzeko. Heldu den asteburuan jokatuko dira Leitzan, Lesakan eta Otsagabian, eta orduan zehaztuko dira finalaurrekoak. Lau multzotan banatuta daude orain taldeak, eta sei talde pasako dira hurrengo fasera: lau multzo horietako lehenengoak, D multzoko bigarrena, eta A,B eta C multzoen arteko bigarren sailkatuetan onena.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios