Borrar
Lautan Hiru jaialdiak «inoizko ikusle kopururik handiena» izan du aurten

Lautan Hiru jaialdiak «inoizko ikusle kopururik handiena» izan du aurten

DV

Miércoles, 12 de marzo 2025, 15:43

Lautan Hiru antzerki jaialdiak aurreko aldietako marka guztiak gainditu ditu aurtengo edizioan, eta, programatu diren antzezlanen kalitateaz gain, zazpi edizioetan izan den ikusle kopururik handiena izan du, Euskaltzaindiak jakinarazi duenez. 2025eko edizioa otsaileko lau ostegunetan egin da (6an, 13an, 20an eta 27an), guztira zortzi ikuskizun eskaini dira eta zenbait estreinaldi izan dira.

Lautan Hiru egitasmoaren zazpigarren aldiaren egitaraua Euskararen Akademiak Tartean antzerki konpainiarekin, BIRA Kulturgunearekin eta 7Katu gaztetxearekin elkarlanean antolatu da, eta Bilboko Udalak babesten du. Horretaz gain, HAZE Euskal Herriko Antzerkizale Elkartearekin batera antolatutako Ikusle Klubari ere eutsi zaio.

Bada, aldi honetan lau estreinaldi izan dira: XXII. Cafe Bar Bilbao-Tartean sarietako testu saridunarekin eginiko 'Destiny Driver' irakurketa dramatizatua, 2024ko Lautan Hiru laguntza eskuratu zuen 'Alferrak, tunanteak, maleanteak' ikuskizuna, 7Katu gaztetxearekin batera egindako 'Errealitatearen harribitxiak' pieza, eta Jon Oregik zuzendutako 'Arima eta Bihotza' (Lezoko Antzerki Testu Laburren II. Lehiaketan lehen saria).

Gainera, Saioa Bañalesek eta Aroa Blancok 'Odola' lana taularatu dute, Bea Egizabalek 'Gregoria', Ruth Guimerak eta Leire Orbek 'Buruaz norbere egin' eta Gaizka Chamizok 'Heroiaren mina'.

Ohi bezala, Bilboko Zazpikaleetako eszenatokietan programatu dira emanaldiak: La Sinsorga, Kalderapeko, BIRA, Cafe Bar Bilbao, 7Katu gaztetxea eta Euskaltzaindiaren egoitza.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Lautan Hiru jaialdiak «inoizko ikusle kopururik handiena» izan du aurten