Borrar
Erakusketaren kartela.

'Lauaxeta, ametsen egilea' erakusketa ibiltaria ikusgai Mungian

Poeta bizkaitarraren figura eta ondare literario eta politikoa balioetsi nahi ditu haren jaiotzaren 120. urteurrenean

A. Urbieta

Donostia

Domingo, 15 de junio 2025, 19:22

Esteban Urkiaga 'Lauaxeta' poeta bizkaitarraren jaiotzaren 120. urteurrena beteko da abuztuan eta haren figura eta bere ondare literario eta politikoa balioetsi nahian 'Lauaxeta, ametsen egilea' erakusketa ibiltaria antolatu du Bizkaiko Foru Aldundiak Jon Kortazar katedradun eta literatur kritikariak komisariatuta. Ostegunetik ikusgai dago, irailaren 15era arte, Mungiako Torrebillela Kultur Etxean.

Idurre Urresti Mungiako Udaleko Kultura zinegotziak adierazi duenez, «Mungiarentzat ohorea da Lauaxetari eskainitako erakusketa hau hartzea. Ez bakarrik gure kulturarentzat eta hizkuntzarentzat duen garrantziagatik, baita gure udalerriarekin duen lotura pertsonalagatik ere. Horregatik, herritar guztiak gonbidatzen ditugu beren figura berraurkitzera eta legatuari buruz hausnartzera».

Erakusketa ostegunean zabaldu zen Torrebillela Kultur Etxeko hemerotekan (3. solairuan), eta hiru hilabetez gongo da ikusgai bertan. Gaikako hamar panelek eta «poetaren ametsak artikulatzen dituzten» elementu mugikorrek osatzen dute: «poesia berritzeko zuen bokazioa, kazetaritzan zuen inplikazioa, eraldaketa sozial eta kulturalerako zuen bultzada, eta politika, kultura eta antolaketa arloetan zuen harreman sarea (Euzko Gaztedi eta Emakume Abertzale Batza, esaterako)».

Argitaratu gabeko hainbat argazki eta dokumentu daude, hala nola mitinetako kartelak, 'Arrats Beran' liburuaren alea, 1938ko otsailean 'Euzkadi' egunkariaren Bartzelonako egoitzan euskal idazleen kolektiboak egin zion omenaldia, espetxeratzeko orria eta ondorengo epaiketaren testu eta dokumentu batzuk, besteak beste, heriotza zigorra ezarri zioten testua.

Erakusketaren irekiera osatzeko, 'Lauaxeta Herri Antzerkia' antzezlana ere eskaini zuten. Duela 20 urte egin zen herri antzerkia da, eta harrera ona izan zuen Mungian eta Bizkaiko hainbat herritan. 1929 eta 1937 arteko bizitza islatzen duen lana da, eta Mungiako eta Mungialdeko 150 pertsona baino gehiagok parte hartu zuten.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Lauaxeta, ametsen egilea' erakusketa ibiltaria ikusgai Mungian

'Lauaxeta, ametsen egilea' erakusketa ibiltaria ikusgai Mungian