

Secciones
Servicios
Destacamos
Iker Mendia
Lunes, 6 de enero 2025, 11:13
Ikastola bateko itxaron gelan aurkituko ditu ikusleak Iraitz Lizarraga, Tania Fornieles, Oihana Maritorena eta Intza Alkain, 'Amak' (Txalo produkzioak) antzezlanaren lau protagonistak. Ez dute asmatzen bertatik ateratzen eta estualdia abiapuntu, komedia eta barrerako uneekin, «istorio desesperagarria» dakarte. Izenburuak aurreratzen duen bezala, amatasuna da ga nagusia. «Egoera larri honek, mugarik gabeko ezusteko terapia batera eramango ditu, bertan amatasunaren alde on eta txarrak ateratzen joango dira», dio sinopsiak. Elena Díazen testuarekin, Begoña Bilbao Lejarzegik zuzendu du. Hondarribiako Itsas Etxea Auditoriumean izango da ostiral honetan, urtarrilak 10, 20:00etatik aurrera. Sarrerak eskura dira 5 eta 10 euro arteko prezioan.
Hondarribiako zitaren aurretik, asteazken honetan, urtarrilak 8, aurrestreinaldia egingo du Txalok Urbietako Saroben. Ostean, oraingoz hauek dira agendatutako emanaldiak: Villabonako Gurea antzokian urtarrilaren 26an, Atarrabiako kultur etxean otsailaren 2an, Donostiako Antzoki Zaharrean otsailaren 6tik 9ra eta Tolosako Leidor Aretoan martxoaren 21ean. Emanaldi guztien informazio osoa zein sarrerak lortzeko esteka Txaloren webgune bitartez eta aipatutako aretoen webgune zein lehiatiletan lor daiteke.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.